Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Alto Deba

22.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ARRASATE. DV. Ahuntza, nor den Sylvia? antzezlana taularatuko du gaur arratsaldeko 19:30ean, Txalo taldeak Amaia antzokian. Karlos Zabalaren zuzendaritzapean, Ramon Agirre, Asier Hormaza, Ane Gabarain eta Asier Oruegastik Edward Albee Wahington-en lana antzeztuko dute. Obra hasieran Martin aurkezten da, Pritzker sari entzutetsua irabazi berri duen
izen handiko arkitektoa, baita haren emaztea ere, Elena. Martin eta Elena senar-emazte perfektua dirudite baina bizitza perfektu hori mila puskatan hautsiko da. Martinek honakoa aitortzen dio: Silviarekin maitemindua dago zeharo. Bere emaztea den Elenak ez duena espero, Sylvia ahuntz bat dela da. Hortik aurrera, Martinen inguruko guztiek animalia balitz
bezala ikusten dute, basapiztia balitz bezala. Giza izaera aztertzen du modu suntsitzaile, absurdu eta probokatzaile batean.
Une dibertigarriak ematen dituzte biek: elkarrizketa zorrotzak, erantzun burutsuak eta broma konplizeak. Drama sutsu eta mingarri honetan, maitasunaren, jeloskortasunaren eta idealen muinara jotzen da.
2002. urtean New York-en estreinatutako obra eta hiru urte geroago Josep Maria Pou La Cabra izenburupean zuzendu eta gero, Txalo taldeak euskeraz, Arrasaten aurkeztuko du gaur arratsaldean Amaia Antzokian. Sarrerak hamar euro balio ditu.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa