Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Costa Urola

USURBIL

Euskal Ligako finalerdietarako txartela izango dute jokoan
21.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Jubenil mailako neskek Bera-Bera izango dute aurkari gaur etxean
Usurbil. DV. Jubenil mailako nesken taldeak Euskal Ligako 2. faseko jardunaldi berri bat izango du gaur arratsaldean Oiardo kiroldegian. Arratsaldeko 16:30ean hasita, Donostiako Bera Bera taldearen aurka jokatuko du eta finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
Lehen fase bikaina osatu ostean bigarren faserako txartela lortu zuten usurbildarrek hirugarren postua eskuratuta eta denboraldia borobiltzeko aukera ezin hobea dute gaur herriko kiroldegian. 2. fase hau amaitzeko beste jardunaldi bat falta bada ere, gaur bertan lortu dezakete finalerdiak jokatu ahal izateko txartela. Momentu honetan bigarren daude sailkapenean, Aiala Zarautz taldearen atzetik, eta lehenengo biak dira finalerdietarako sailkatuko direnak. Gaur garaipena edo berdinketa lortuaz gero helburua beteko luke Nerea Agudok zuzendutako taldeak.
Usurbildarrek 6 puntu dituzte, 3 partida irabazi eta bat galdu ostean. Bera Berak, berriz, jokatutako neurketa guztiak galdu ditu, baina atzeratutako neurketa bat du San Adrianen aurka. Beraz, nahiz eta aldea handia izan, donostiarrek gaur irabaziko balute usurbildarren parean amaitzeko aukera izango lukete. Donostian jokatu zen lehenengo itzuliko norgehiagokan herriko taldeak 28 eta 33 irabazi zuen. Beraz, orduan lortutako gol diferentziaz baino gutxiagoz galtzea ere nahikoa izango lukete finalerdietara sailkatzeko.
Finalerdiak eta finala asteburu berean jokatuko dira eta Euskal Ligako 2. fase honetan dauden 2 multzoetako lehenengo bi sailkatuek jokatuko dute. Herriko taldea 2. postuan sailkatuko balitz Kukullaga talde indartsuaren aurka neurtuko lituzke indarrak. Izan ere, multzoko lehenengo postuan kokatuta dagoen Aiala Zarautz gainditzea ez baita batere erraza izango.
1. Territorial mailako taldeak ere gaur jokatuko du arratsaldeko 18.00etan. Zumaia aldera bidaiatuko du senior mailako taldeak, bertan Pulpo izango baitute aurrez aurre. Usurbil Kirol Elkarteko talde nagusiak etxekolanak eginda ekingo dio Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldiari. Pasa den jardunaldian lortu zuten 2. Nazionalerako igoera fasea jokatzeko txarteletako bat eta 2. postua izan dezakete jokoan. Izan ere, postu horretan kokatuta dagoen Amenabar Zarautz taldea puntu bakar batera dute sailkapenean.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios