Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Alto Urola

EZKIO-ITSASO

Arratsaldeko 16:00etan hasi eta 19:00 arte egongo da interpretazio zentruan
21.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
'Antzerki mutua' tailer didaktikoa egongo da gaur arratsaldean Igartubeitin
Azkena mozorroen tailerra izan zen. /M. GALILEA
DV. Jakina denez, orain arte tailer desberdinak ospatu dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan, baina beste asko etorriko dira hemendik aurrera, hurrengoa gaur bertan ospatuko delarik.
Besteetan bezala larunbatean ospatuko da 'Antzerki mutua' tailerra, eta arratsaldean zehar hau lantzeko aukera egongo da Igartubeitiko interpretazio zentruan.
Tailer batzuk besteek baino arrakasta gehiago izaten dute, adibidez orain arte egon direnen artean mozorroak, saskiak eta abarkak tailerretan famili ugarik parte hartu dutelarik. Eta oraingo tailer honekin jende asko animatzea ere espero dute Igartubeitikoek.
Museoak antolatzen dituen ekintzen artean familientzako tailer didaktikoak ditugu, eta hauetan leku guztietako gazte eta familiek parte hartu dezakete. Baserriaren munduaren inguruan kokatzen dira gaiak, eta jolastuz edo eskulan desberdinak eginez, gure arbasoen bizimodua hobeto ezagutzeko aukera zabaltzen da.
Beraz, gaur arratsaldeko 4retan hasiko da «antzerki mutua» tailerra eta bertan parte hartu nahi duten guztiek aldez aurretik izena eman behar dute, bai Igartubeiti baserri museoan bertan, baita 943 72 29 78 telefonoan; igartubeiti@gipuzkoa.net helbidean edo museoko web orrian.
Hurrengo astean, berriz, hilabete honetako azken tailerra ospatuko da, Pott keramikakoen esku eta hau amaitzerakoan 'Igartu' merienda egingo dute interpretazio zentruan bertan. Animatu beraz.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios