Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Pasaia Errenteria

14.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Agus Canok eta Santi Angulok talde mistoaren zinegotziek atzoko prentsaurre batean zera adierazi dute «noizik eta behin publikoki agertzen gara, Udaletxean sortzen diren euskararen inguruko berriak azaldu nahian. Azken egunetan hainbat kasu gertatu da euskararen inguruan eta oso kezkatuta gaudela esan beharra daukagu. Izan ere, lanpostuakbetetzerakoan Hizkuntza Eskakizunari eta euskararen normalizazioari ematen zaien garrantzia hutsaren urrena da eta lau kasu larri aipatuko ditugu».
Lehenengoa «Hiri Mantenimenduko arduraduna, alegia, proposatutako langileak ez du eskatzen zaion HE, areago Giza Baliabideetako delegatuak ontzat emango du, nahiz hainbat arauren aurka doala jakin. Komiteak ohartarazi du hortaz. Euskararen Ofizialtasuna barneratuta ez egotaren adierazle garbia, azken batean, zeinen ardura izango litzateke arauak urratzen direnean ohartarazi eta salatzea?». Bigarren kasua, «Kultura, Hezkuntza eta Gazteriaren teknikariaren kasuan ere eztabaidak izan dira euskara mailarengatik izan beharreko puntuazioa aipatzerakoan».
Hirugarrena «Udalhitz onartzerakoan, Udaltzainen mailari buruzko aldaketa eman zen. D mailatik C mailara pasatu baitira. Horrek euskara mailari ere eragiten dio eta ez dakigu zer neurri hartu diren hori berma dadin». Azken kasua «aldez aurretik, euskara teknikari eta normalizatzaile postuak betetzeko oposizioak egin eta gainditu dituztenei zorionak eman nahi dizkiegu. Hala ere, hainbat plaza normalizatzaile-irakasle moduan deitu dira eta, honen arabera, euskaltegian beharrez gero, hara joan beharko dute hutsuneak betzeko, Udalaren Hizkuntza normalizazioa ostopatuz». Zinegotziek uste dute «zenbait aurrerapauso ikusi baditugu ere, azkeneko agerraldia egin genuenetik ez da onerako aldaketarik izan. Segitzen dugu idatzi gehienak erdaraz jasotzen. Agerraldi publikoetan, zorte pixka batekin, hitz pare bar baino ez euskaraz. Areto nagusiak, behin baino gehiagotan erdaraz gu, herritarrentzat itzulpenik ez dagoelako. Aurrekontuetan lau urteetan euskarari eskainitikako dirua %2ra iristea adostu zen, 2009ko aurrekontetan zer?» Bukatzeko herritarrak animatzen dituzte, Udalarekiko harremanak euskaraz burutzen saiatzen jarraitzeko.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios