Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Costa Urola

GETARIA

Salinas, Gasteiz eta Getariako kasuak aztertu zituzten adituek, arkeologoak denak
14.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Urtero Udalak gai ezberdinen inguruan antolatzen duen mahai-inguruak Getariako hiribilduaren sorreraren gaia jorratu du aurten, Salinas eta Gasteizko kasuekin batera, Erdiaroko hiribildu berrien fundazioari buruzko mahai-inguruan, gure herriak bere fueroak jaso zituenetik 800 urte betetzen direnean.
Lau aditu izan genituen ostegun arratsean Udaleko Pleno aretoan gaiaz eztabaidatzen: Xabier Alberdi moderatzaile gisa, Alberto Plata Montero arkeologoa berak landutako Salinaseko kasua azaltzeko, Ismael García Gómez arkeologoa Gazteizeko kasuaz hitzegiteko eta Jesús Manuel Pérez Centeno (Suso), arkeologoa ere eta Zarautz Jauregiko indusketaren zuzendaria, Getariako hiribilduaren sorreraz aritzeko.
Mahai inguruak herritarren interesa piztu zuen, eta asko izan ziren hau entzutera gerturatu zirenak. Saioaren amaieran galderak egiteko aukera ere izan zutelarik. Ordu eta laurden inguru iraun zuen saioak, galde-erantzun eta guzti, oraindik ere galdera asko airean utziz, baina lehen pitzelada batzuk emanez ulertzeko zergatik Getariak jaso zituen bere fueroak 1209. urtean eta beste herri batzuk ez, horren arrazoietako bat interes maritimoa (arrantza, komertzioa, eta abar) izan zitekeelarik, aurrez existitzen zen herri honek erregearen intersa piztu eta nolabait bereganatu nahi izateko, legedi eta eskubide batzuk emanez.
Hitzaldi zikloa Getariaz
Gaiari jarraiera emateko, martxotik abendura bitartean gure herriaren historia ikuspuntu ezberdinetik aztertuko duen hitzaldi ziklo bat emango da.
Dozena inguru izango dira, gai ezberdinetan adietuek Udaleko Pleno Aretoan eskainiko dituztenak, lehena hil honen amaieran izango delarik.
Iniziatiba Fernando Txueka, Idoia Arrieta, Pello Iribar, Xabier Alberdi eta Jesús Manuel Perezena da, Udalak aurrekontua onartuta.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios