Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Costa Urola

GETARIA

Ostegunean iluntzeko 19:30etan izango da udaleko pleno aretoan. Historian hiru aditu arituko dira bertan,
08.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Mahai-ingurua, duela 800 urte Getarian gertatutakoa aztertzeko
Jesus Manuel Perez Centeno, Askizuko elizan burututako indusketan.
DV. Aurten Getaria sortu zenetik 800 urte betetzen direla eta, horren inguruan antolatutako ekitaldi ezberdinen artean, ostegunean, martxoaren 12an, 'Orain dela 800 urte, zer gertatu zen Getarian?' mahai-ingurua izango dugu arratsaldeko 19:30etan udaletxeko pleno aretoan, historian adituak arituko direlarik horren inguruan hizketan, historian doktore den Xabier Alberdi Lonbidek moderatuta.
Hizlariak Alberto Plata Montero, Ismael García Gómez eta Jesús Manuel Perez Centeno izango dira, guztiak Historian Lizentziatuak, doktore edo doktore gaiak, eta ikerketa historiko eta arkeologiko ezberdinak zuzendu dituztenak. Alberto Plata Montero, Doktore da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2007an, 1999an Historian Lizentziatua unibertsitate berean, eta besteak beste Gesaltza-Añanan burututako ikerketa historiko eta arkeologikoa zuzendu du, lan ezberdinak argitaratzeaz gain.
Ismael García Gómez, berriz, Doktoregai da Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizko hiribuilduaren jatorriak aztertzen dituen doktorego-tesia lantzen ari delarik. 1997an Historian Lizentziatua unibertsitate berean, argitalpen ezberdinak burutzeaz gain, zenbait ikerketa historiko eta askeologiko zuzendu ditu, besteak beste Gasteizko katedrale zaharrean 2000 urteaz geroztik burutzen ari den ikerketa historiko-arkeologikoan duen partaidetza aipa daitekelarik.
Azkenik, Jesús Manuel Pérez Centeno, Deustoko Unibertsitatean Lizentzaiatua 1996an, doktoregai da honetan, Gipuzkoako kostaldeko lurraldearen antolaketa Goi Erdi Aroan aztertzen duen doktorego-tesia lantzen ari delarik. Zenbait ikerketa historiko eta arkeologiko zuzendu ditu, horien artean Getaria 1209-2009: Gipuzkoako portua egitasmoaren barne Getarian burututako indusketa, zeinagatik ezaguna den gure herrian, Xabier Alberdirekin batera.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS