Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Cultura

BERNARDO ATXAGA, IDAZLEA

'Zazpi etxe Frantzian' eleberrian, Belgikak Kongon eragin zuen holokaustoa agertu du zeharka Atxagak, abenturazko tonua eta komizitate beltza erabiliz

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
-Tokitara joan zara: urrutiko paraje batera, Kongora, eta XX. mende hasierara. Urrutiramenduaren beharra zeneukan?
-Obaba eta Obabako pertsonaiak eta Obabako mundua, eta nahi baldin baduzu Obabako poesia, nire-tzako itxita daude. Barru-barrutik aldatu nahi nuen, eta horretarako modu bakarra dago: arakatu, ikusi ze beste hari dauden hor atzean. Beraz, atzera begiratu eta aurkitu nituen hari batzuk: Lezio berri bat ostrukari buruz, poema batzuk Afrikarekin zer ikusia dutenak, eta nire koadernoetan kezka handia nola errepresenta-tzen den errealitatea, nola erabiltzen den hizkuntza errealitatea goxatzeko eta errealitatean ez dagoen musika bat jartzeko.
-Nobela honetan horixe da gaia, errealitate krudel bat nola goxatzen duten batzuek.
-Nik banekien Nevadan edukiko nuela aukera kontzentraziorako, edukiko nuela aldamenean Garikano itzultzailea, lana egiteko niretzako gaur egun ezinbestekoa den persona. Halaxe prestatu egin nintzen. Nola? Kongori buruz informazioa bilduz? Ez. Kontakizunaren nondik norakoa aztertuz? Ez; baizik eta egunero irakurtzen nituen testuetako esaldi batzuk azpimarratuz. Adibidez: «Aurten ere, baliapiderik gabeko pertsonek Eguberriak ospatuko dituzte hiriko aterpetxeetan». Nolabait, ustela iruditzen zitzaidan hizkera zuri horren adibideak azpimarratzen nituen. Halaxe, ekin zion kontakizunari. Yangambi Obabaren an-tzekoa da, baina Afrikan: leku isolatu bat, non militarrak dauden. Eta Kongo zera da, Auschwitz esatea bezala. Azken batean, Belgikako ezkerrak «Notre Hitler» esaten zion Leopoldo erregeari. Kontua da azaltzea nola jartzen zaion musika errealitate krudelari. Garai hari, toki guztietan -zinean, liburuetan, erreportajeetan- Belle Epoque deitzen zaio. Nahi izan dut horretaz guztiaz mintzatu abentura nobela baten tankeran eta komizitate beltza erabiliz, eta etengabe intentzioz betetako esaldiak erabiliz.
-Nobelak ez dauka salaketazko tonurik, baina azken batean salaketa handi bat da.
- Arazo honi buruz idazteko lehen saioa Markak liburuan egin nuen. Idatzi nuen krudelkeriaz, krudelkeriaz normalean idazten den moduan: salaketa, kexua, dolua eta abar. Ordurako ez nengoen seguru ondo egiten ari ote nintzen. Laster ohartu nintzen: horrela ez, bilatu behar duzu sistemaren bat! Eta halaxe, abenturazko tonua aukeratu nuen, hori baita gaur egun modu bakarra gure gizartearen oinarri ideologiko eskasez hitz egiteko. Gai honi buruz badakizu noiz pentsatu nuen aurreneko aldiz? Soldaduskan nengoela, Madrilen, begira nengoen munduko gosearen aurka kantatzen ari zen talde bati. Inork ez zien kasorik egiten. Halako helburu noblea eta zer? Arazoa zen gauzak horrela esanda, horrela salatuta, inork ez dituela aditu ere egiten.
-Joan zinen Nevadara, hemen lan egiteko lasaitasunik topatzen ez zenuelako. Han bai?
- Toki zoragarria izan da idazteko. Paul Bowles idazleak esan zuen bere artean, Tanger aurreneko aldiz ikusi zuenean: hau da nire hiria. Nik ez nuen hainbeste espero Nevadan. Alde batetik, hain toki arrotza, hango basamortua... Baina unibertsitatean, liburutegiaren ondoan, gela bat eman zidaten lan egiteko eta, bat-batean, kontzentrazioa berreskuratu egin nuen. Hemen buila behiegi eduki bainuen, bai neure inguruan eta bai neure barruan. Ez zen erraza nobela hau idaztea. Idazleoi gertatzen zaigu erbiari bezala: beti bide beretik joaten omen da ura edatera, eta jartzen badiozu bide horretan oholen bat edo harri koskorren bat, haretxen kontra joko du, ze ez daki desbiderik har-tzen. Gure burua joera horretakoa da, eta behin bide bat ikasten dugunean idazteko, beti handik jo behar. Energia behar nuen idazmoldea aldatzeko, eta han Nevadan topatu nuen.
- Nobela honetan mundu gogor bat deskribatzen duzu, baina aldi berean finezia daukan mundua. Horko soldaduen kapitaina poeta ere bada.
- Kapitainaren pertsonaia hau ez da etorri esperientzia batetik, ez da errealitatetik hartutakoa, baizik eta teoria batetik: zein faltsua den gure kulturan militarraren eta poetaren arteko bereizketa. Zein faltsua den pentsatzea gaitza datorrela poesiarik ez dagoen toki batetik. Adibide asko daude. Nazismoa, bere testuetan, ustez mugimendu ia poetiko bat zen. Soldadu alemaniarrek bere makutoan Hölderlin-en poesiak eramaten zituzten. Goebbelsek nobelak idazten zituen, eta tartean arrakasta eduki zuen bat. Behin Italian suertatu nintzen teoria literarioan garrantzia daukan pertsona baten ondoan, Todorov, eta esan nionean krimen handi askoren atzean ideia poetiko bat zegoela, begiratu zidan eta esan belarrira: oso interesgarria! Espainian, dikotomia hau beti ikusi izan da era honetara: Unamuno versus Millan Astray. Batez ere faltsua da Millan Astray militar arlote eta baldar odolzale bat izan zela. Adibidez, samuraien kodea frantsesetik gaztelaniaz jarri zuen lehena izan zen. Legioa sortu zuen kode hori ezagutu eta gero. Beraz, intelektual bat zen. Eta irakurtzen duzu osorik bere oihu hura, «Viva la muerte» delakoa, eta ematen du gongorinoa, kontzeptista, barrokoa.
-Soldaduska baliagarri gertatu zaizu?
-Izugarri. ezinbesteko lege bat dago fikzioan. Nahi dituzun teoriak edukiko ditu pertsonaia batek atzean, baina azken batean bizirik egon behar du, bene-benetako pertsona izan behar du. Ez bakarrik sinesgarritasunagatik. Pertsonaien bizkar baitoa nobela, eta horretarako, soldaduskan Madrilen eman nituen hamalau hilabete horiek oso ondo etorri zaizkit. Ehunka oroitzapen ditut. Barru- -barrutik ezagutzen dut zer den postu militar bat. Nobela honetako Donatien hori, abididez: soldaduska egin duen batek badaki Donatien bat zer den, lehen «kabo gorria» esaten zitzaiena.
-Zuk euskaraz idatzi duzu eta emazteak, Asun Garikanok, gaztelaniazko itzulpena egin du.
-Guk aurrena ez genuen pentsatu bertsio guztiak batera plazaratzea, baina hitzaldi bat egon zen Nevadan. Mario Santana izeneko irakasle batek, Chicagoko Unibertsitatekoa, hitzaldia eman zuen Espainiako literatur kritika sariei buruzkoa, eta halako batean esan zuen Estatuko lau hizkuntzen arteko harremana sendotzeko sortu zirela sari horiek, utopia baten atzetik, eta utopia hori behin bakarrik gauzatu dela, Soinujolearen semea-ren kasuan, alegia, liburu hori bakarra baita lau hizkuntzetan atera dena. Dena dela, orain Obabakoak ere hor dago. Hitzaldi haren ondorioz sortu zen liburu hau Espainiako lau hizkuntzatan ateratzeko asmoa. Zer gertatu da gero? Azkenean gu bion lana, Garikano eta bion lana, sekulakoa izan dela. Azken momentuan euskarazko bertsioan gauza batzuk aldatu ditugunean, aldaketa horiek denak egin behar ziren gainerako hizkuntzetan ere. Amesgaizto bat izan da. Behin egin da, baina nik uste dut aurreran-tzean ez dela gehiago egingo horrelakorik. Bost hilabete pasa ditugu oso txarrak.
-Xabier Letek bere poesi liburu berrian Obabaren omenezko olerki batzuk sartu zituen, eta adierazi zuen era horretara omenaldi egin nahi ziola Obabaren sortzaileari.
- Literaturan urte asko emateak lagundu dit ikusteko literatura lurralde zabal bat dela eta bizilagun asko bizi direla. Gogoan daukat gaztaroa: energia gehiegi neukan eta ez oso ondo bideratua askotan. Oso ederra da niretzako gaztaroko huts eta uste txar haiek orain beste era batera ikustea. Denbora eduki dut beste bizilagun horien lana eta eragina neuregana-tzeko eta onartzeko. Garai batean, euskal literaturan ez geneukan lagunarte irudipenik; gure ondoan zeudenak bakarrik hartzen genituen laguntzat. Joan dira urteak eta kontura-tzen zara zer eragina izan zuen Xabier Leteren lanak eta jarrerak norberaren lanean. Esango dizut eta berari ere esan nion: hamazazpi urterekin idazten nuen eguneroko ezkutuan -oso modu apalean Ego sum du izenburu- hantxe neuzkan eskuz kopiatuta Leteren poema bat eta Leteren kanta bat. Denbora behar izan dugu aurreragoko belaunaldien lana onartzeko. Eta Xabierri agindu diot emango diodala eguneroko orrialde horien fotokopia.
-Gustatu izan zaizu talde-lana ere egitea, eta jakin dugu aldizkari bat sortzekotan zarela Euskaltzaindiaren babesean.
-Mila pertsonarentzat izatea lortuko bagenu, oso klub polita izango litzateke. Dena bidean dago, aurreneko aleak Nevada eta Kaliforniako usaina edukiko du, hango euskaldun jendearen poemak-eta ekarriko ditu, Asun Garikanok bilduma handi bat egin zuen han geundela eta horko ale batzuk emango ditugu. Bigarren aleak Italiako giroa edukiko du, beste batek Kataluniakoa, beste batek Irlandakoa... beti izango da girotutako aldizkaria. Proposamena ontzat hartu du Euskaltzaindiak eta ikusiko dugu noiz abiatzen den.
-Esan Estatu Batuetako pertsona eta toki batzuk, giltzarri gertatu zaizkizunak.
- Bat, Lake Tahoe, Nevada eta Kalifornia arteko mendietan dagoena. Bi mila metroko altueran dago. Frantsesek dioten bezala, munduaren sorrerako edertasuna dauka. Dirudienez, ur destilatuaren purutasuna daukate hango urek. Izugarri handia eta sakona da eta, esaten dutenez, hango ur guztia isuriko balitz Kalifornia osoa bustiko luke. Hango hondartzetako bakea, berriz, hura bakea! tarteka hartzen gorotz nahiko bigunak topatzen dituzu eta horrekin kezka piska bat sartzen zaizu. Beste toki bat? Pyramide Lake. Beste aintzira hau desertuaren erdian dago. Bat-batean payuteen herri batera iristen zara. Han paisaiak bildu egiten zaitu, harrapatzen zaitu eta gozo-gozo eduki-tzen zaitu. Kalifornian dago. Eta Renon, berriz, Laxalt familia. Izugarrizko pisua eduki du familia horrek. Moniquerekin egon nin-tzen eta erakutsi zidan bere aitona Dominique artzain egondako tokia, kanpamendua. Eta handik gertu, «Erretira» jartzen duen kartel bat. Zer zen toki hori? Ba Paul Laxalt eta errepublikanoek beren gogoetak, bere jardun espiritualak egiten zituzten tokia. Hiru egun pasatzen zituzten hango txabola xaxtar haietan. Mahai batean, marraztuta dago bihotz bat, azkona eta letra hauek: R.R. eta N.R. Badakizu zer esan nahi duten?
-Ronald Reagan...
-Eta Nancy Reagan.
-Estatu Batuetan zer moduzko bidea egin du 'Soinujolearen semea' eleberriak?
- Ona. New York Times-ek nobelaren lehen atala atera zuen. Hurrengo egunean iruzkin bat atera zuen, asko aipatzen zuena terrorismoa eta horrela. Iruzkin epela zen, antipatiko samarra. Atzo, berriz, albiste ona eduki dut: Barnes & Noble liburu-denden kateko aldizkarian ere iruzkina atera dute, eta zorionez, iruzkin ona. Han, hala ere, ezin duzu erabateko arrakastarik espero. Kanpotarrentzat oso-oso zaila dago.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS