Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Tolosa Goierri

SEGURA

Abstentzioa %29koa izan da duela lau urte baino bederatzi puntu gehiago
03.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Igandean egin ziren Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan Eusko Alderdi Jeltzalea izan zen alderdirik bozkatuena Seguran 316 botoRekin. EA-k 102 bozka eskuratu zituen, Aralarrek 86, PSE-EE-k 19, PP-k 11 eta EB-k 7. Boto baliogabeak 207 izan ziren eta 8 zuriak. Zentsua 1.084 pertsonek osatu zuten eta boz emaileak 764 izan ziren, %29ko abstentzioarekin.
Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, EAJ-EA koalizioak 480 bozka lortu zituen 2005ean eta igandean bien batuketa 418an geratu zen. Aralar 26 bototik 88ra pasa da, PSE-EE-k 7 boto irabazi ditu, 12tik 19ra, PP 23tik 11ra jaitsi da eta Ezker Batua 7tik 6ra. EHAK 230 boto lortu zituen 2005ean eta igandean nuluak 207 izan ziren. Absten-tzioa igo egin da, % 21,24tik 29,52ra.
Bestalde, igandeko hauteskundeak baino egun batzuk lehenago, asteazkenean, Segurako Udalak mozio bat onartu zuen aho batez, ez ohiko osoko bilkuran, oso larritzat joaz espainiar Estatuak hautagai zerrenden etetearen erabakia. Hauteskundeetan aukera politiko guztiak aukera berdinetan ez zirela arituko adierazi zen eta Legebiltzarrak ez zuela herritar zati inportante baten borondatea ordezkatuko.
Hitzaldia
Bizkarreko arazoen inguruko hi-tzaldia izango da gaur, 19:30ean, Kultur etxean, guraso elkarteak antolatuta. Michel Marmier mediku espezialista mintzatuko da, bizkarreko arazoen prebentzioa haur eta gazteei zuzenduta gaia hartuta.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS