Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Sociedad

BAI HORIXE

03.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Hiru hiruko
Larunbat goizean ari naiz, eguraldi guztiz ederrarekin, zuk hiru egunera irakurriko duzuna idazten. Hausnarketa eguna dugu gaurkoa. Etzi (zuretzat atzo) jakingo ditugu bihar egingo diren Legebiltzarrerako bozen emai-tzak. Hiru egun aurretik zaila ez ezik ezina dago zer datorren asmatzea; ez nuke asmatuko, ezta Irisen bederatzi musei adimena eskatuta ere. Jakin, ordea, badakit (bart eskuin besaburuan erreumak gogotik eraso dit eta) eguraldia behintzat asko aldatuko zaigula; besterik ezer aldatuko ote zaigun, eta zein aldetara, auskalo. Ez du balio iragarpen geldoetan hasteak. Hala ere.
Alde batetik, hiru multzo ikusten ditut boto-emaileen artean. Botoa nahita emango ez dutenena, abstentzioa, boto-tontoa; botoa eman nahi bai, baina ezingo dutenena, nuloa, boto-potoa; eta baleko boto-papera erabiliz boto-botoa emango dutenen multzoa. Azken honek irabaziko du, jakina. Beste aldetik, berriz, hiru talde ikusten ditut boto-hartzaileen artean ere: bikoa, EAJ eta PSOE, eta auskalo zein Lehendakari; hirukoa, PSOE eta PP eta UPyD, eta Patxi Lehendakari; eta lauko taldea, EAJ-EA-EB-Aralar, eta hemen ere ezetz Ibarretxe Lehendakari...! Geroa, testigu. Eta azkenik (behar zaitut eta gera zaitez, behar ez zaitut eta ken zaitez), hiru hanka izan baietz gobernu-mahaiak, ezkerrera zein eskubira dezenteko kolokarekin...
Horra hiru multzo, hiru talde eta hiru hanka. Hiru hirukok bederatzi egiten dute. Eta esaera da: bederatzi, sar itzak ipurdian behatz bi. Edota: hiru eta hiru sei, eta hiru bederatzi, Bitoriko zakurrari dantzan irakatsi.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS