Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Gipuzkoa

AL DÍA

Maiatzean egingo ditu aurreneko topaketak Lasarte-Orian, familia transmisioa gai nagusitzat hartuta
17.02.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Gipuzkoako udalik gazteenetakoa da Lasarte-Oriakoa, aste honetantxe 23 urte bete dituena, baina bertatik sortu da lehen aldiz udaletako euskera zerbitzuetako teknikariei topagune bat eskaintzeko ideia, maiatzaren 7 eta 8an Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen I. Topaketetan gauzatuko dena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuarekin batera antolatuko ditu Lasarte-Oriako Udalak topaketak, Eusko Jaurlaritza eta Eudel laguntzaile direla. Hain zuzen ere, Maria Jesus Aranburu Kultura diputatua, Lasarte-Oriako zinegotzi Ricardo Ortega, Patxi Baztarrika Hizkuntza politikarako sailburuordea eta Eudelen baitan Euskara Planen ardura duen Jokin Azkue bildu ziren atzo Donostian jardunaldiak aurkezteko.
Familia transmisioa
Antolatzaileen asmoa topaketak urtero egitea da, Lasarte-Orian bertan. Nagusiki udaletako euskera teknikariei zuzendutako saioak badira ere, euskararen normalkuntzaren alorrean dabilen edonork har dezake parte, martxoaren lehen egunetan zabalduko den izena emateko epean matrikula eginez gero. Muga bakarra Manuel Lekuona kultur etxeko edukierak finkatuko du, 120 lagunentzako tokia baitu.
Aurreneko ediziorako aukeratu duten gaia familia bidezko transmisioa da, Patxi Baztarrikak azaldu zuen moduan faktore guztiz erabakigarria baita euskarak aurrera egin dezan. Gaiari hiru ikuspegi osagarritatik helduko diote hizlariek: ikuspegi teorikotik, esperientziaren ikuspegitik eta ikerketarenetik.
Maiatzeko topaketen helburuetako bat bertaratuei esperientziak elkar-trukatzeko aukera eskaintzea bada ere, gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, aurkeztuko diren txosten guztiak -egitaraua itxita dago eta interneten ikusgai- web gunean jarriko dituzte jardunaldiak hasi aurretik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS