2. postua eskuratzeko garaipena behar zuten herriko jokalari gazteek. Corazonistas Vitoriaren aurretik jartzeko modu bakarra zen eta lortu zuten, Oiardora bertaratu ziren zaletuek ere zerikusi zuzena izan zutelarik horretan.
Honenbestez, talde garrantzitsuak izango dituzte aurrez aurre datorren larunbatean hasiko den Euskal Ligako 2. fasean. Bidasoa-Irun, J.D. Arrate eta Zumaiako Pulpo K.E. izango dituzte aurkari datozen asteetan. Lehendabiziko neurketa Oiardo kiroldegian jokatuko dute Pulpo K.E. taldearen aurka.
1. Territorial mailako taldeak ere garaipen garrantzitsua lortu zen igande eguerdian Donostian. Azken bi norgehiagokak galdu ostean lehen postuetan mantentzeko garaipena beha beharrezkoa zuten usurbildarrek eta azkenean 2 puntuekin itzuli ziren etxera.
Lehen zatian usurbildarren nagusitasuna erabatekoa izan zen. Garaipenaren bila irten zen herriko taldea eta atsedenaldiaren aurretik garaipena bideratua utzi zuela zirudien, 21 eta 21 baitziren aurretik. 2. zatian, ordea, bestelakoa izan zen neurketaren nondik norakoa. Egia Servi-Chap taldeak estu hartu zuen Usurbil K.E. eta gol bakar batera jartzea ere lortu zuten. Hala ere, azkenean garaipenak ez zuen ihes egin eta azkenean 30 eta 34 nagusitu ziren.
Emaitza honekin 2. postuan jarraitzen dute Urola Lazti taldearekin berdinduta, baina Amenabar Zarautz liderra puntu bakar batera dute, hauek galdu egin baitzuten.
Azkenik, jubenil mailako mutilen taldeak Federazio txapelketari neurria hartu ezinik jarraitzen du. Pasa den asteburuan 28 eta 27 galdu zuten Arrasaten bertako taldearen aurka eta sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute. n





