Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Bajo Deba

MUTRIKU

Amets Arzallus Mutrikun izango da biharkoan
06.02.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Hiru talde osatuko dira bihar Mutrikun ospatuko den Santeske egunean
Santeskea guztiz oinarritutako ekimena da Mutrikun. Argazkian, 1973. urtean kantuan atera zirenak.
MUTRIKU. DV. Urteroko tradizioari jarraituz, Santa Ageda egunaren ondorengo larunbatean aterako dira Santeskean mutrikuarrak. Bertso Eskolak antolatutako ekimenean hiru talde izango dira; lehenean, Laxao Astigarraga herritarra eta Joxe Munduate izango dira koplariak eta egun osoan zehar Olatz eta Ibiri bailaretatik barrena arituko dira etxez-etxe. Bigarren taldean, Amets Arzallus eta Milan Telleria izango dira koplariak eta goizez Astigarribia eta Olabarrieta auzoetan ibili ondoren, arratsaldean Laranga bailara egingo dute.
Azkenik, hirugarren taldean Iñigo Arrizabalaga herritarra eta Aitor Munduate izango dira koplariak eta goizez kalean arituko diren bezala, arratsaldean Galdonamendi bailaran ibiliko dira.
Irteera goizeko 9:00etan izango dute Luardo etxean, eguerdian bazkaltzeko Kalbaixoko 'Arnope' elkartean bilduko dira guztiak eta gauean ere bertan izango dute afaria. Nobedadean artean aipatu, Ikastolako Guraso Eskolak hala eskatuta 20ren bat haur ere kantuan arituko direla baserriz baserri. Kalean arituko den taldean berriz Gaztetxekoak izango dira koruak egiten, eta Bertso Eskolatik dei bat luzatu dute kantuan atera nahi duten guztiek brusa, txapela edo soinekoa hartu eta Luardo etxera azal daitezen.
Kirol eskola
Eguraldiak laguntzen badu behintzat, bihar larunbatez ohiko jokaldiak izango dituzte Kirol Eskolan diharduten haurrak.
Eskubaloian, alebin mutilen A taldekoak Mutrikuko Kiroldegian jokatuko dute; 9:15etan, San Jeronimo-Agiro; eta 10:15etan, Arno-Mendaro. B taldean berriz, 10:15etan, Kalbaixo-Arrikurutz jokatuko da, eta alebin nesken mailan, 9,15etan, Pikupe-Tarinak C.
Areto futboleko benjamin mailakoak berriz Deban izango dute zita; 9:30etan, Elorrixa-Atxukale eta eguerdiko 12:00etan, Itxaspe-Kristuzulo.
Miruaitz frontian
Danok Bat pilota eskolako partidak ere jokatuko dira bihar 16:30etatik aurrera Miruaitz frontoian. Nagusietan, Danok Bat-Beotibar 1 jokatuko da eta Euskal Ligako kadeteetan, Danok Bat-Noain. Beraz toki estalietan ere zerikusirik izango da biharkoan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS