Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Pasaia Errenteria

23.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Asteburu honetan, Ibargain Flauta taldeak prestatu dituen Kalderero, Iñude eta Artzainen konpartsak Elizalde auzoan barrena ibiliko dira ondorengo egitaraua honen baitan.
Honela, bihar larunbata, urtarrilak 24, goizeko 11:00etan Doneztebe plazan, egingo diren haur jolasekin emango zaio hasiera aurtengo ekitaldiei. Ekitaldi honek eguardiko 13:00ak arte iraungo du.
Arratsaldez, 1530etatik 16:15ak bitartean, Elorsoro kiroldegian, Tximeleta taldearen saioa izango da (erritmozko gimnasia). Guztira 60 neskek parte hartuko dute. Jarraian, arratsaldeko 16:15etatik 17:00ak arte Izar taldearen saioa (sabel dantza) izango da, 35 partaideekin.
Arratsaldeko 18:45etan, Ibargain Musika Eskolatik Kaldereroen konpartsa aterako da eta Elizalde auzoko kaleetan (Euskal Herria enparantza, Putxutxo erreka, Doneztebe enparantza (Kaldereroen kanpamendua), Aialde eta Arraskularre kalea) barrena ibiliko da arratsaldeko 19:45 arte.
Iaz bezala, Elizalde plazan, Bertso Eskolako gazteek, Lartaun Abesbatzak eta Ibargain Musika Eskolako ikasleek hartuko dute parte. Ondoren, denok ordu beteko atsedena, indar berritzeko aukera izango dute.
Jarraian, ilunabarreko 20:45etan, Kontsejupean Ane Cruz (Haurtzaro Ikastola) Iñude Nagusia eta Aitor Jáuregui (Elizalde Herri Estola) Artzain Nagusiaren aurkezpena izango da. Eta 21:00etatik aurrera Oiartzungo Ibargain Pop Rock Orkestraren emanaldia izango da gaueko 22:00ak arte.
Igandean, berriz, urtarrilak 25, goizeko 9:00etan, Elizalde auzoan zehar diana izango da herriko hainbat taldeetako Txistulariak eta Auntxa Trikitixa Eskolak parte hartzen dutelarik.
Goizeko 11:15etan, Ibargain Musika eskolatik aterako da aurtengo Iñude eta Artzainen konpartsa eta Elizalde auzoko kaleetan barrena ibiliko da. 11:30etan Doneztebe elizako kanpaien joaldia izango da eta parrokiko meza amaitu ostean, Udaletxeko Areto Nagusiko balkoian bandera goratuko da eta herriko agintarien harrera jasoko dute Iñude Nagusiak eta Artzain Nagusiak.
Arratsaldeko 16:30etan, Ugaldetxoko futbol zelaian, emakume taldeen txapelketa laburra jokatuko da.
Eta arratsaldeko 19:30etan, Irungo Arangües Laukoteak, Udaletxeko Areto Nagusian, eskainiko duen kontzertuarekin (musika klasika), amaituko dira aurtengo ospakizunak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS