Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Sociedad

11.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Heterodoxo errespetatua
Antonio Zavala Echeverriari buruz ari naiz. Bera Euskaltzaindikoa izanik, inoiz ez zuen idatzi Euskaltzaindiak emandako arauen arabera, beti ondo idatzi bazuen ere. Gipuzkeraz argitaratu ohi zituen bere lanak, jendaurreko hizkera dotorean, tolosar bati dagokion eran. Ez zituen inoiz zuzendu eta euskal grafiarekin idatzi bere abizenak ere. Ez dakigu zein zen horrela jokatzeko motiboa, ez baitzuen, publikoan behintzat, inoiz esplikatu. Ezagutu dudan heterodoxorik errespetatuena izan da.
Gizon isila zen, ez zuen sekula polemikarik piztu; eta inoiz edo behin berari kritikaren bat egiten bazioten, ez zuen erantzuten. Lana zen haren erantzuna. Hori zen bere okupazioa. Eta hala izan behar 330 liburu idatzi nahi dituenak. 283.a da nirea: Nañarriri begira, 2003an argitaratua. Aholkuak ematen ere bazekien. Adibidez, nik aurrena esan nionean argitaratu izan balu nire liburua, beste bat izango zen, ez ziren hor egongo saritutako 13 edo 14 bertso-sorta.
Pazientzia handiko gizona izan da, pazientzia handia behar baita egin dituen miaketa guztiak egiteko, eta hainbeste xehetasun emateko. Zenbat jende ez ote gara baliatu, gero, Zavalaren Auspoaz? Eskerrik asko, Antonio, eta barkatu.
Berak idatzi ez ezik beste batzuk ere ipini zituen lan horretan: Lasarte, Txomin Garmendia, Ataño, Olea, Lete, etab.
Orain 35 urte idatzi nion bertso batekin amaitu nahi nuke gaurko artikulua:
Bertsoen bila miatu ditu
kale eta baserriak,
zenbat argitaratu dituen
zaharrak eta berriak!,
bai zuztarretik aurkitu ere
bertsolari jatorriak,
agortzen ez den jarioa du
Zavalaren iturriak;
inork ez daki oraindik zenbat
zor dion Euskal Herriak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS