Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Portada

PLAZA DE GIPUZKOA

07.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Moleskine
Lagun ezkutua egin genuen lantaldean eta niri moleskine bat erregalatu zidaten. Eta zer den Moleskine bat? Bada, agenda, koadernotxo edo antzeko zerbait. Irakurri dudanaren arabera, hainbat eta hainbat famatuk erabili izan dute Moleskine delakoa, Picassok eta Matisse bezalako pintoreek eta baita Hemingway idazle handiak ere. Moleskin deitzen den oihal berezi batez egina dago tapa eta hortik datorkio izena. Agenda elektronikoen aroan bitxia da paperezko koadernotxoa eramatea poltsan eta nik horren aldeko aldarria egingo dut. Batetik, eskuz idazteko ohitura galtzen ari garelako. Bestetik, paperaren aldeko azaldu izan naizelako beti, euskarri digitalen gainetik. Eta, hirugarrenik, iruditzen zaidalako xarma berezia duela notatxoz, telefono zenbakiz, hitzorduez, zirriborroz, ideiez eta errezetaz betetzea liburuska bat. Hori guztia egiteko erabiliko dut nire Moleskine berezia. Eta zinez berezia da, ze bertan dauzkat jasoak nire lankide ohiak direnen kariñozko hitzak.
Hara, anekdotatxo bat: Luis Sepúlveda idazlea ere Moleskine zalea da. Berak kontatua da agendatxoan beti bere izena eta abizena eta helbidea jartzen dituela, galdu ezkero norbaitek topatuko balu jakin dezan nola itzuli. Bada, behin Parisen galdu eta arjentinar batek aurkitu omen zuen agenda. Sepulvedak 200 euroko ordainsaria eskaini arren, tipoak ezetz erantzun zion. Idazleak esaten duenez, «ardo bat hartzera gonbidatu, nire Moleskinea berreskuratu eta lagun bat irabazi nuen». Polita, ezta?
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Vocento
SarenetRSS