Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Tolosa Goierri

07.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
segura. DV. Euskara Biziberritzeko Planaren barruan burutzen ari diren beste ekimen batzuen artean, literatur tertuliak ere antolatu dira. Lehen tertuliarako Garazi Goiaren Bi hitz eleberria aukeratu zen eta 8 lagun apuntatu ziren ekimen honetan parte hartzeko. Liburua aukeratu ondoren, hiru hilabeteko epea eman zen eleberria irakurtzeko eta ondoren jarri zen hitzordua tertulia egiteko.
Tertulia Txanbolinpean egin zen eta solasaldiari hasiera emanez, Aitor Calvillo, EBP-ren kudeatzaileak, ekimen honen helburuak azaldu zituen. Ondoren, Garazi Goiak bere eleberriaren inguruko azalpenak eman zituen, liburua idazteko prozesuaren inguruan eta baita ere bere lehen eleberria izaten ari den harreraz. Horren harira, oraindik salmenten daturik ez duela esan zuen, baina Durangoko Azokan ongi saldu zela komentatu zuen eta bera gustura dagoela jasotzen ari den iritziekin. Solasaldian parte hartu zuten lagunek liburuaren inguruko iritziak eman zituzten jarraian eta elkarrizketa hasi zen, gehienbat Garaziri egindako galderekin. Bakoitzari eleberriak utzi dizkioten inpresioekin tertulia atsegina burutu zen. Amaieran hurrengo tertuliarako liburua aukeratu zen, Kirmen Uriberen, Bilbao-New York-Bilbao. Tertulian parte hartu nahi dutenek 3 hilabeteko epea izango dute irakurtzeko eta oraindik badago apuntatzeko epea, udaletxean bertan izena emanez edo Aitor Calvillorengana zuzenduaz. Solasaldiari amaiera Imazenean egin zen mokadutxoarekin eman zitzaion eta bertan ere literatur kontuak izan ziren hizpide. n
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS