Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Tolosa Goierri

ITSASONDO

Espainiako koparako puntuagarria izango da proba estraineko aldiz. Sariak %10 igo dira edizio honetan
07.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
itsasondo. DV. Igande honetan Itsasondon ospatuko da, urteroko zitari fidel, IX. Ziklo-krosa. Orain arte txirrindularitzaren festa hau abenduan egiten baldin bazen ere, aurtengoan ez. Espainiako koparako puntuagarria izango da aurtengo ziklo-krosa, eta arrazoi hori dela medio atzeratu da proba aste batzutan. Guzti-guztia prest izango da goizeko 10:00etan eliteko neska eta jubenilen txanda hasten denean. 11:00etan neska eta mutil kadeteen txanda izango da. 12:00etan mutil jubenilen ordua, eta 13:00etan amaitzeko, elite eta 23 azpiko kategoriako gizonezkoak arituko dira lehian.
Espainiako koparako proba puntuagarria izango den heinean, punta-puntako txirrindulariak bertaratuko dira Itsasondora. Autonomi erkidego ezberdinetako txirrindulariak izango dira gurean, bertakoez gain. Antolatzaileei oraindik jakitera eman ez dieten arren, honako partaide hauek izatea aurreikusten da: Javier Ruiz de Larrinaga egungo Euskadiko txapeldun eta Espainiako kopako liderra, Unai Yus, Aketza Peña, Egoitz Murgoitio, Isaac Suarez, Constantino ‘Tino’ Zaballa edota Jose Antonio Herminda Espainiako egungo txapelduna eta Atenasko Joku Olinpikoetako mountain bike-ko txapeldunordea.
Emakumezkoei dagokien heinean bestalde, Rocío Gamonal Espainiako egungo txapelduna eta kopako liderra dena, Rosa María Bravo, Isabel Castro, Marga Fullana munduko txapelduna edota Ione Mujika egungo Euskadiko txapeldunak ere Itsasondora gerturatzea espero da.
Sariei dagokienez, aurtengo proban %10eko igoera bat izango dute. Bezperan Soraluzen ere ziklo krosa izango da Lokatza Ziklismo eskolak antolatuta. Hauek Itsasondoko Ijito kirol elkartearekin elkarlanean antolatu dute euren txirrindularitza proba. Bi elkarteen arteko lankidetza onak elkar laguntzea ekarri du, bien indarrak batuta eraginkorragoak izango direlakoan. Sarien hobekuntza honetan ere zerikusirik izan du horrek. n
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS