Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Pasaia Errenteria

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko buzoiak jarri dira Oiartzungo herrian
Prentsaurrekoa eman zuten partaideak. /EGARRIZ
DV. Oiartzungo Udalak, UEMAk, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta TTur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko jarri diren buzoien berri eman zuten prentsaurreko baten bidez. Bertan izan ziren: Paul Bilbao (Behatokia), Imanol Haro (Uema) Ioritz Aizpuru (Ttur-ttur Euskaltzalen Bilgunea) eta Jabi Elizasu (Oiartzungo Udaletxo zinegotzia.
Abenduaren erdialdetik aurrera, oiartzuarrek buzoiak dituzte eskura, hizkuntz kexak jartzeko. Egitasmoa hainbat eragilek bultzatu dute: Oiartzungo Udalak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Buzoiak bi tokitan egongo dira: Oiartzungo udaletxearen harreran eta UEMAren Oiartzungo bulegoan, hau da, Altzibar auzoko Eskola Zaharrean.
Horrela, egitasmoaren bultzatzaileek oiartzuarrak animatu nahi dituzte euskaldun koherente gisa jokatzeagatik edo jokatu nahi izateagatik izan dituzten eskubide urraketak salatzera. Izan ere, oraindik asko dira euskaldunak baztertzen dituzten tokiak eta eragileak: «medikuaren kontsultan gaztelaniaz mintzatzeko eskatzen digute, informazio komertziala gaztelania hutsez bidaltzen digute, informazio komertziala euskaraz eskatu eta trabak jartzen dizkigute».
Kasu horiek guztiak eta gehiago bildu nahi dituzte bultzatzaileek eta horretarako esku-eskura jarri dituzte buzoiak. Kexa jartzera joaten denak inprimaki batzuk izango ditu buzoien ondoan, betetzeko sinple-sinpleak. Nolanahi ere, zailtasunik izanez gero edo argibiderik behar izanez gero, buzoi bakoitzaren ondoan arduradun bat egongo da, eta hark emango dio herritarrari behar duen laguntza.
Inprimakia Hizkuntz Eskubideen Behatokira bideratuko da, kexa behar den tokira helarazteko. Kexa jartzeko, izen-abizenak eman behar dira, baina UEMAk nahiz Behatokiak konfidentzialtasun osoz jokatuko dute, Datuen Babesaren Legeari jarraiki, eta ez diote inori emango kexa jartzailearen daturik.
Halaber, egitasmoaren bultzatzaileek jakinarazi nahi diete herritarrei udaletxera edo UEMAren bulegora jo ezin badute telefonoz ere badaukatela kexa jartzea. Horretarako, hainbat aukera dute: batetik, telefonoz jar dezakete kexa, UEMAren bulegoan (943260372) edo Euskararen telefonoan (902194332), eta, bestetik, web gunean, www.euskararentelefonoa.com helbidean.
Egitasmoa Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko hitzarmenaren ondorioa da. Hitzarmenean, UEMAk eta Behatokiak mankomunitateko herritarren kexak bideratzeko konpromisoa hartu zuten. Oiartzunen, udalaz gain, Ttur-Tturrek ere parte hartu nahi izan du egitasmoan. Buzoien egitasmoa martxan jarrita dago UEMAko hogei herritan eta urriaren hasieratik 50 kexatik gora jaso dira, ia bat egunean.
Honetaz gain, azkeneko urteetan Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea saiatu izan da ekimen desberdinen bidez Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren berri ematen, eta herritarrak hizkuntza eskubideen urraketak salatzera animatzen. Besteak beste, abendu inguruan, TTur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren telefonoa eta web-orria duten poltsikoko egutegiak banatu izan ditu Oiartzungo etxe guztietara. Aurten, telefonoaren eta web-orriaren berri emateaz gain, buzoien berri ere emango da egutegian.
Egutegiarekin batera, Behatokiaren gaineko informazioa duten esku-orriak ere banatuko dira etxe guztietara, herritarrak hizkuntza urraketak salatzera animatzeko. Aurten Udala arduratuko da etxeetara egutegia eta esku-orriak bidaltzeaz.
Jaiozta
Joan den Urteberri egunean, Donostiako Ospitalean, jaio zen aurtengo lehen oiartzuarra Ander Galfarsoro Unanue izan da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS