Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Cultura

07.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Barbarie izugarri hau
Ez. Ez nien zapatarik jarri, ez Olentzerori, ez Erregeei, ez dena delakoari. Ez zidan barrenak agintzen. Nola eskatuko nien ezer, noiz eta hainbestek eta hainbestek ezin dezaketenean ezer eska? Hala ere, betiko txokora joan nintzen, zerbait utzia izango zidaten esperantzetan. Baita izan ere. Liburu bat: Michel Henryren La barbarie (Caparrós Editores, 1996).
Bai. Beste liburu bat frantses filosofo handiarena (Haiphong, 1922 - Albi, 2002). Gauzak errai-erraietatik aztertzen dituen horietakoa. Zenbait une eta pasartetan iluna eta zaila egiten dena. Baina jakinda egilea nondik nora dabilen eta zertan ari den, pazientziaz eta patxadaz hartuta gustura baino gusturago irakurtzen den liburua, nahiz eta batzuetan herren pixka bat egin itzulpenak.
Norbaitek galde lezake, agian, ez ote dugun lehen ere nahiko barbarie, liburuetan ere horretan murgiltzeko. Ez ote dugun hobe izango, kontu ilun horiek albo batera utzita, ahalik eta distraituen bizitzea.
Ba, liburu ezin aproposagoa da, hain zuzen, bizi dugun barbarie izugarri hau ulertzeko, honen erro, sustrai, sorburu eta iturburua atzemateko, eta ondoren eta ondorioak juzgatzeko; hitz gutxitan, gure munduaren azken laurehun urteen nondik norakoen berri izateko.
Horiek ezagutu ezean, ezin izango dugu inoiz taxuz irten krisi sakon honetatik. Adabakiak, bai, jarriko dizkiogu. Puska batean -puxka batean- burua jasoko dugu; itxuraz behintzat. Baina, azken batean, alfer-alferrik izango da. Goierrin ikasi nuen bezala, adabakia ez da berekia.
Goierrikoa izan, nonbait, nire Olentzero, Errege edo dena delakoa ere. Eta urte askoan izan dadila.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS