Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Costa Urola

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
BUZÓN
Atzo ustekabean Zarauzko azken udalbatzarra agertu zitzaidan herriko telebistan. Nire interesa AHT eta Euskal Y grekoaren aipamenak piztu zuen. Imanol Lasa zinegotzia ari zen esaten trena dela modernoa, eta ez kotxea; tren horrek (AHT-ak) ekarriko omen ditu aurrerapena (progresoa) eta garapen ekonomikoa zein soziala, gure herrira (ingurumenean eragingo dituen kalteez hitzik ez). Euskal Herriko garapenaren alde, amalurraren alde eta amalurra aberria delako omen dago (daude PNV-koak) AHT-aren alde (?). Alajaina! Hitz-joko horrek galdera kezkagarriak eragin zizkidan niri: amalurra aberria bada, eta ama-lurraren txikizioarekin eta suntsipenarekin etorriko bada garapena gure herrira, aberriaren suntsipena izango al da euskaldunon garapena?
Etorkizunean abiadura azkarrean mugituko diren euskañolak nahi dituzue, antza, ez gure herrian lasai egon eta bizi nahi dugun euskaldunak. Ondoren Jon Burgañak (EA) hartu zuen hitza. Honek esandakoaren arabera, egindako ikerketek zientifikoki frogatzen omen dute tren horren erabilgarritasuna martxan dagoen lekuetan... Ondorengo perla hobea: kontraesana ikusten omen du bere garaian administrazioak autobiarako proposatu zuen ibilbidearekin ados egon ez eta orain A18-a erabiltzen dugunon artean. Hortik pasatzen garen bakoitzean zer galdu genuen gogoratuko ez bagenu bezala!. Tamaina horretako txikizioak eragiten dituzten obrak egitea gutxi ez eta gainera ez erabiltzea desio izan. Orduan eta orain kontraesana hauxe da: zuen burua abertzale demokratatzat azaldu eta herriari zer nahi duen galdetzeko beldur izatea. Horrelako inpaktua duten lanen eta jardueren inguruan iritzi ezberdinekoen arteko eztabaida publikoak ez sustatzea, hori da kontraesana. PNV eta EA-ko ordezkarion adierazpena garbia izan zen: AHT=garapena=aurrerapena=ona.
Proiektu horren alde zaudetenok oraindik ez duzue tren horrek ekarriko duen aurrerapena eta erabilgarritasuna justifikatzeko moduko arrazoirik eman, eta ez diguzue argitu zergatik eman behar dugun ontzat ingurumenean tamaina horretako suntsipena izango duen obra. Nire aldetik, herri mailan eztabaida publiko batean parte hartzeko prest nengoke, eta herri partaidetzarako zinegotzi baten soldata ordaintzen dugunez, hari eskatzen diot antolatu dezala eztabaida hau.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS