Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Alto Urola

EZKIO-ITSASO

Bazkarira joateko txartelak 12a arte egongo dira salgai herriko Udaletxean
07.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Bittori Idiakezen omenaldia 18an ospatuko da
Hilaren 18an jasoko du omenaldia. /M. GALILEA
DV. Bittori Idiakez urteetan zehar egon da lanean Ezkioko ostatuan eta lana uzteko garaia heldu dela erabaki du. Horrela, eta egindako lanagtik eskerrak emateko, omenaldi bat antolatu dute Udalekoek.
Omenaldia urtarrilaren 18an ospatuko da. Goizeko 12etan meza egongo da Ezkio auzoko elizan eta hau amaitu bezain laster omenaldia hasiko da. Dantzariak ez dira faltako oraingo honetan ere eta saioa amaitzerakoan, eta Bittoriri oparitxoren bat eman ondoren, bazkari eder bat ospatuko dute Labekoa jatetxean.
Bazkaria
Bazkari honetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da txartela aldez aurretik erostea, honela antolatzaileek zenbat jende joango den jakiteko, eta hau urtarrilaren 12a baino lehen erosi beharko da Udaletxean bertan. Txartelaren prezioa 37 eurokoa da.
Egun berezia eta polita izango da 18a eta bertan herritar ugarik parte hartzea espero da. Hainbat urtetan herrian lana egin ondoren oso merezia baitu Bittorik!
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios