Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Costa Urola

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Usurbil. DV. Errege Magoak atzo iritsi ziren Usurbila. Urtarrilaren 5a iristearekin batera urtero bisitan etortzen dira eta aurten ere ez dute hutsik egin. Ume askoren ilusioa bete zen beste urte batez eta Usurbilen ere hiru erregeak ikusi eta beraiekin egoteko aukera izan zuten herriko haurrek. Beste bisitari bat ere izan zen atzo arratsaldean, euria hain zuzen ere. Ez zen Errege Magoei ongietorria emateko girorik aproposena izan atzokoa, baina hala ere zintzo asko etorri ziren beste urte batez.

San Esteban ermita ingurutik etorri ziren Usurbil aldera Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Zaldi gainean herriko auzo desberdinetako bideetan ibili ziren, hainbat ume atzetik zituztela eta milaka karamelo banatuaz. Izan ere, bart gauean etxeetan opariak uzten ibiliko baziren ere, atzo arratsaldean goxokiak banatu zituzten kabalgata ikustera gerturatu zirenen artean.

Arratsaldeko 19:30ak inguruan iritsi ziren herriko pilotalekura. Herritar ugari zituzten han zain, ume, gaztetxo, gazte, guraso eta aiton-amonak... Guztiak frontoian bildu ziren Errege Magoek bertan zegoen Jaiotzara nola hurbiltzen ziren ikustera. Izan ere, Jesus haurtxoa agurtzera joan ziren eta bertan bildutakoentzat ere hitz batzuk izan zituzten.

Ondoren, oholtzatik jaitsi eta milaka karamelo banatu zituzten. Gaztetxoak hauek biltzen jarduten zuten bitartean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar haurrak agurtzen jardun zuten hauen gozamenerako. Negarrez batzuk, irribarrez besteak... modu desberdinetara hartu zituzten. Goizean, berriz, hiru Errege Magoen postariaren bisita izan zen. Herriko haurrek beraien oparien zerrendarekin eskutitza emateko aukera izan zuten urtero bezala. Eta ez hori bakarrik, hauen kontu txikiak ere entzun zituen hauek magalean zituen bitartean. Haur eta haur ez direnak gustura izango ote dira gaur? batek daki.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS