Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Más Actualidad

ARTÍCULOS DE OPINIÓN

05.01.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Craig Ewert: agur eta ohore! Gure herrian esaldi honekin agurtzen ditugu familiartekoak zein gizartean arlo desberdinetan ospea izan dutenak. Heriotza Duinaren Eskubidea defendatzen dugunontzat, beste askorentzat, esan nahi baita Eliza eta bere inguruko Elkarteentzat, «voyerismo makabroa» izan dena, eta, beraz, desohorea, guretzat zure heriotza ohorea da zuk, zeuk, askatasun osoz garatu duzun eskubidea izan baita. Oraintsu ospatu dira Giza Eskubideen Adierazpenaren ehun urteurrena eta ez diot inori deus entzun gizakiok Heriotza Duin baten eskubidearen jabe garela. Baina hor dago ikusi eta sentitu nahi duanarentzat.
Izan duzu arrazoirik erabaki hori hartzeko. Zure hitzak dira: «Aurrera jarraitzea gustatuko litzaidake, baina ezin dut» Erabat desmobilizatuta zaudenean, ezin ibili, begiak ere berean geldirik daudenean, sufritzen ari zarela adierazi ezin duzunean... Ez da bizitza tortura baizik. Eta bizitza zurea dela pentsatzen zenuelako zuk erabaki duzu bizitzari noiz eta nola bukaera jarri. Duintasun ederragorik! Egia da Ingalaterratik Suitzaraino joan behar izan duzula, Suitzan. Legeztatuta baitago baina zabalduko al da Europa osora.
Duintasun horrek, ordea, askatasuna eta autodeterminazioa ez ezik maitasuna ere izan du. Maitasunak jantzi du zure heriotza prozesua, eta maitasunez jantzirik gaudenean dena da ederra eta argitsua. Ezin da izan makabroa. Eta hori dena Mozart-en musikan bildua. Zoragarria! Emaztea ere alboan. Zuen azken muxua eta zure hitz maitekorrak Mayri emazteari: «Laztana, hainbeste maite zaitut.
Eta emazteak, zeinekin 37 urte bizi izan baitzara: «Bidaia ona izan, etorkizunean ikusiko gara. Fikzioa dirudi baina benetako heriotza baten atarikoak dira. Pentsatzen dut horrelako heriotza katolikoek ere ezin dutela gaitzetsi. Eta ez da idealizazioa eta onartu behar da heriotza guztiek duten barne samina eta pena hor dagoela eta dolua bizi behar dela sentimendu oro bezala, baina, ezin uka horrelako heriotzak duen alde pozgarria ere hor dagoela. Mundu osoak heriotza honen testigantza ezagutu dezan, Zaritsky zinegileak aipatu eszena horiek denak filmatu ditu. Emaztea ados egon da telebistak emandako zabalkundearekin; horrela, heriotzaren tabuak sortzen dizkigun beldurrei aurre egiteko lagun baitlezaguke. Eta Zaritsky berak onartu du filmak eztabaida sortuko duela baina eztabaidak beharrezkoak dira aurrera bidean. Hemen, badugu aurrekaririk «Mar adentro filmarekin».
Baina, nola ez, horrelako heriotzak, eta ugarituz doaz, ematen direnean eutanasiaren (Heriotza ona) mamuak agertzen eta pisten dira. Lehen aipatu ditut Ingalaterrako Bizitzaren Aldeko Aliantzak erabilitako hitzak: «voyerismo makabroa izan omen da. Ohituta gauzak, hemen ere, Elizak eta bere inguruko Elkarteak gisako astakerietara. Dirudienez, oraintsu argitara eman du Erromak «Dignitas pertsonae izeneko Dokumentua eta zenbait ikerkuntza kritikatu ondoren bizitza sakratutzat emante du eta, bidenabar argi eta garbi esaten du bizitza hori ezin dela norberak nahi duenean bukatu; azken batean gizaki orok duen eskubidea ukatzen du.
Borondatezko eutanasia, alta, giza eskubidea da, askatasun eskubidea gero eta onartuagoa den eskubidea. Inkestak diotenez katolikoen artean ere asko dira eutanasiaren aldekoak. Salvador Paniker, DHE-ko Elkartearen Presidentearen hitzetan Eliza Katolikoak ezin du eutanasia onartu praxia horrek, legeztatua, noski, heriotza desdramatizatuko luke eta, ondorioz, boterea galduko luke. Eta jarraitzen du: Seguruenik Elizako gizonek heriotzarekiko beldura proiektatzen dute eta beraien antsietatea eta sinesgabetasuna bedeinkatzen dituzte Eliza Ofizialaren agindupera makurtuz. Egi «absolutuak» zaindu egiten gaituzte.
B aina itxaropenerako arrazoiak ere badaude. Heriotza duin baten aldeko iritzi publikoa areagotuz doa eta erakundeetan ere zerbait egiteko asmoa agertzen da zenbaiten adierazpenen arabera. Oraindik urrun gaude Holanda, Suitza, edo Luxenburgotik. Baina zu bezalako kasuak Ingalaterran ere hasi dira. Hemen, PPk eragindako Severo Ochoaren aurkako salaketak ere bide onera itzuli dira, non demostratu baita azkenetan dauden gaixoak sedatzea praxi egokia dela Frantziak ere izan ditu Chantal Sebire eta Remy Salvat gisako kasuak. Hemen, Bernart Soria Osasun Saileko ministroak ere adierazi du gobernuak hausnarketari ekingo diola lagundutako suizidioari buruz.
Bestalde, Andaluziak ere aurrerapauso bat eman du duintasunezko heriotzari buruzko lege baten bidez. Lege honek zenbait kontzeptu, eskubide eta betebeharrei buruz jardungo da segurtasun juridikoa emanaz gaixoari nahiz profesionalei. Segurtasun honek informazio mailan, ahalegin terapeutikoaren murrizketan, tratamenduen uko egitean, azken borondateetan eta sedazio paliatiboan izanen du eraginik. Duintasunez Hiltzeko Elkarte Federatuak Aurreproiektu honi alegazioak aurkeztu dizkio itzulezinezko gaixotasunetara zabal dadin. Lege honek ezin du eutanasia tratatu komunitate autonomoak ez baitute horretarako konpetentziarik. Lege honen helburua hiritarrari bere bizitzaren bukaeran protagonismoa itzultzea da bere borondatearen autonomia errespetatuz.
Beste zenbait komunitatek, hala nola hemengoak, jarraituko ahal dute Andaluziakoaren bidea Inmaculada Echeverriaren noiz hiltzea erabakitzeko askatasunaren aldeko borrokak ondorio baikorra hau ekarri du. Aurrerantzean ez al ditu inork hilabeteak egingo heriotza duina bermatuko duen irizpenaren zain.
Hausnarketa hau guztia zure eta zure emaztearen omenez egin nahi izan dugu zure lagundutako heriotza dela eta ikuspegi oso bat emateko.
Elkartasun bero bat zure emazteari eta zuri eta aurretik modu honetan hil direnei.
Adiorik ez Craig!
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS