Borrar
Olano eta Ibarretxe, Marisol Bastidarekin, aldamenean alaba Agurtzane dela, urrezko dominarekin. /JOSE MARI LÓPEZ
Mikel Laboa zenak Gipuzkoaren errekonozimendua jaso du
CULTURA

Mikel Laboa zenak Gipuzkoaren errekonozimendua jaso du

Emazte Marisol eta alaba Agurtzani Gipuzkoako Urrezko Domina eman zien atzo Foru Aldundiak. Haren «ausardia eta askatasuna» laudatu zituen Atxagak

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 24 de diciembre 2008, 10:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

DV. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion atzo Mikel Laboari. Azaroaren 11n erabaki zuen Aldundiak omenaldi hori egitea, baina handik gutxira, abenduaren 1ean, hil egin zen artista.

Haren izenean, emazte Marisolek eta alaba Agurtzanek jaso zuten merezimenduzko domina eta diploma. Honela hasi zuen bere jarduna Markel Olano diputatu nagusiak: «Gure bizitzak aldatu ditu Mikel Laboak. Nik behintzat, ez dut nirea Mikel Laboaren eraginik gabe imajinatzen». Eta bukatu, berriz: «Moldatu egin gaitu Laboaren obrak, aldatu egin gaitu, hobetu egin gaitu, euskaldunago eta zabalago egin gaitu».

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere bertan zen, eta berak esan zituen ekitaldiko azken hitzak, hi-tzaldi oso-oso laburra egin zuelarik: «Errekonozimenduzko bi hitz. Mikel, jakin behar duzu zuk egindakoarekin euskaldunok harro sentitzen garela. Eta familiari esan, Mikel Laboaren bihotzaren zati handiena zuentzat da, baina zati txiki bat euskaldunontzat da, herriarentzat».

Diputazioko Tronu Aretoan izan zen ekitaldia. Jaime Otamendi kazetariak egin zuen aurkezle lana. Iñaki Salvadorrek eta Josetxo Silguerok zenbait pieza jo zituzten, eta Bernardo Atxaga adiskideak egin zuen omenduaren laudorioa. Elurrari buruz jardun zen lehenbizi: «Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan, eta ume batek esan zuen, albistea eman ziotenean, 'ederra zela' halako egun batean hiltzea. Adierazpenak gogora ekarri zidan, memoriaren barruetara joanda, Emily Dickinson idazle-andrearen poema labur bat, (), zeinen azken lerroek dioten ederra litzatekeela hilabete horretan hiltzea, 'xoxo urdin bukanierrak bere zeru britainiarrean dabiltzala'. Gauza harrigarria zela pentsatu nuen. Arabako umea eta Massachusettseko sortzaile ehun aldiz argitaratua, bat zetozen mezuan: hiltzeko ere egun guztiak ez dira berdin; batzuk egokiagoak dira. Hobe, ordu horretan, egun eder bat egokitzea».

Gero, Atxagak, Laboaren ausardia eta askatasuna goraipatu zituen, eta horretarako kantua hartu zuen hizpide: «Abesti horretan, -ren esaldi pare bat kantatzen dituela bertsio, esango genuke, berezi samarrean: , dio Laboak. Ondoren, zehaztapen bat egiten du, badaezpada ere: . Norbaitek pentsatuko du, oraintxe, hitz horiek bere lekutik atera eta nabarmendu ditudan honetan: 'Oso ausarta, Laboa'. Egia, baina adierazi daiteke zehatzago, esanez: 'Ausarta, Laboa, baina batez ere oso askea, librea'».

Atxagak gogorarazi zuen Laboak bere apuroak ere pasatu zituela bere kanta abanguardistak plazaratzean, batez ere hasierako hura. Inoiz txistuak entzun omen zituen, edota jendearen barreak jasan behar. «Mikel Laboak jokatutako bataila artistikoan aldian behineko txistuak ez ziren izan ezer; egokitu zen uko gaiztoagoekin, ikusi zuen bere burua bakartua edota gutxietsia. Badakit gure joera, denona, gure kulturan nagusi dena, adiskidetzearen aldekoa dela eta heriotzako orduan denok senti-tzen garela joan den horren aldeko. Erreakzio noblea da, agian, baina, nolanahi den, ez da zilegi pertsona hori gure fantasietako euskarri bihurtzea. Eta pertsona hori sortzaile denean, ezin diogu bere ardatza, bere trinkotasuna, bere bakantasuna kendu, hartara gure kontzientzia onaren poltsiko batean lau dobla eginda gorde ahal izateko».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios