Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 febrero 2010

Costa Urola

ZUMAIA

Inaxio Lopez de Arana, Iratxe Esnaola eta Jon Joseba Aizpurua zumaiarra dira sarituak Guztira 34 lanek hartu dute parte aurtengo edizioan

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Inaxio Lopez de Arana, Iratxe Esnaola eta Jon Joseba Aizpurua dira XXI. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako irabazleak. Hala erabaki du Imanol Azkue, Uxue Alberdi eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak. Guztira 34 ipuin aurkeztu dira aurtengo ediziora. Euskara Zerbitzutik adierazi dutenez, aspaldiko urtetan izan den kopururik handiena izan da aurtengoa. Iaz baino 5 gehiago aurkeztu dira eta duela bi urte baino 13 gehiago. Euskal Herriko lurralde guztietatik jaso dira lanak, Bizkaitik asko baita Nafarroatik beste batzuk ere. Bada atzerritik etorri denik ere. Horietatik bi ipuin izan dira Zumaiako idazleek aurkeztutakoak.
Lehenengo saria, Kutxak emandako 3.000 euroko saria Inaxio Lopez de Aranak idatzitako Labanak airean ipuinarentzat izan da. Habanan kokatzen da ipuin hau, eta bi gizonen arteko borroka du ardatz. Epaimahaiaren iritziz ongi egokitutako istorioa da, elkarrizketak sakonekin, eta pertsonaiak ongi deskribatuta daude. Gainera, erritmo ona du estilo aberatsa eta amaiera ustegabekoa. Horregatik guztiagatik merezi izan du lehen saria ipuinak.
Bigarren saria, hau ere Kutxak emandako 1.500 euroko saria Iratxe Esnaolarentzat izan da Maitasunak urratzen nau izeneko lanarengatik. Etxe batean, bainugelan, baineran dago emakumea, eta telefonoa du eskuan, hortik abiatuko da istorio absurdu hau. Muturrera eramandako egoera batean aurrean pertsona helduen erreakzioak ikusi daitezke ipuinean. Suspenseari oso ongi eusten dio, eta pertsonaiak oso ongi ezagutzen dira horien inolako deskribapenik ez dagoen arren.
Zumaiar onena
Zumaiarren sariari dagokionez, Zumaiako Udalak emandako 1.000 euroko saria, Jon Joseba Aizpuruaren Galdera ikur ibiltariak lanarentzat izan da. Zumaiatik Budapestera eta berriro Zumaiarako ibilbidea dago ongi jositako ipuin honetan. Bi mundu ezberdin irudikatzen ditu, ongi sortutako irudiekin. Epaitu gabe inteligentzia erakusten da ipuinean eta horregatik merezi izan du zumaiarren saria.
Sari-banaketa ekitaldia otsailean egingo da, ohi bezala, baina oraindik data erabaki gabe dago.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Vocento
SarenetRSS