Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Costa Urola

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
BUZÓN
Inaxio Uria erail zuten tiro koldarrak oraindik entzuten direnean ez da erraza beste zerbaitetaz idaztea. Zentzua galtzen du denak. Aski da, utzi bakean. bihotza duenari sortzen zaiona da. Akabo isiltasun konplizeak, beldurrak, pentsatzen duguna esan behar da ozen. Gehiengoa gara eta ezin gara isildu. Ondorioz, Juan Mª Andueza, EAJ-PNVko zinegotzia eta Jose Luis Martinez herritarra, ezker erradikalak bere begi bistan jarri dituenean, hitz egitea dagokigu. Ahulezia estali nahian, festa guztiak politizatzen dituen taldeak, danborradarekin berdin egin du. Denona, beraiena bihurtu nahi izan du. Hauxe gertatu zaie Juan Mª eta Jose Luisi, eta honi, gainera izena galdu arazi diote, despertsonalizatu egin dute erasoa errazteko; izena kendu, zipaio, autonomista, kapitalista... deitu eta dianan jarri. Eta gu isilik, beti aukerak emanaz, behin da berriz, aldatuko diren itxaropenez. Denok dakigu gertatu zena danborradan. Abanderatu guztiek zuten erdiko balkoira irteteko aukera. Konforme ez eta kalean pankartak jarri eta beraienak ez diren alderdi politikoak iraindu behar. Derrigorrez, beraiek, arrazoiaren jabeak, diotelako. Juan Mª eta Jose Luis joku horretan sartu ez zirelako, entzun egin behar, gutunak jaso, presioa jasan. Baina ez du inporta, arrazoiaren jabe baita ezker erradikala eta beste guztia gatazkaren ondorioa da. Argi esaten dizuegu ordea, ez arduratu EAJ-PNVz. Arduratu zeuon buruez. Galdetu Barakaldotik Donostira, hemendik Tutera zenbat herri gelditzeko gai zareten zuen greba nazionalakin. Urruti gelditzen zaizue Euskal Herria. Gainera, herri hau abertzalea dela esatean, gu ere kontatzen gaituzue eta jarraian, herri hau saltzen dugula diozue. Zuen porrotaren isla gara eta ezin duzue onartu. Guk lanean jarraituko dugu. Hasteko, Juan Mªeta Jose Luis babestuz, gutarrak direlako, indarkeriaren biktimen moduan, herri honetan sinisten dugulako eta Lauaxeta edo Lizardin poemek emozionatzen gaituztelako. Herria maitatzeko, bertan bizi direnak maite behar direla erakusten digute. Indarkeri guztien aurka altxatzen zaretenean, hor izango gaituzue. Orduan jabetuko zarete, beste arrazoi asko ere badaudela eta ez dagoela arrazoirik, hilketa bat edo isiltasuna merezi duenik. Inazion erailketarekin beste aukera bat galdu duzue. Noiz arte?
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS