Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Bajo Deba

DEBA

Zentroak goizeetan irekiko ditu bere ateak bi hilabete hauetan
10.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
KZguneak interneti buruzko kurtso ugari antolatu ditu abendu eta urtarrilerako
Debako KZguneak kurtso berriak eskainiko ditu. /OSTOLAZA
DV. KZguneak abendu eta urtarrilan irekita egongo da goizeetan. Horrela, nahi dutenak 9:00etatik 13:00etara joan dezakete bertan dauden bost ordenagailuak erabiltzera, eta bi hilabete hauetan emango diren ikastaro multzoa betetzera. Gehienak euskaraz izango dira, eta gabonetan ez da kurtsorik antolatuko.
Abenduko ekitaldiak dagoeneko hasi dira, zeren eta internet eta E-administrazioari buruzko ikastaroak egin baitziren. Hurrengoa, datorren ostiralean ospatuko da, 9:00etatik 11:00etara. Sinadura elektronikoaren gainean informazio gehiago nahi dutenek ikasteko posibilitatea izango dute, baina egun honetan lanpetuta daudenek beste aukera izango dute astelehenean. Egun honetan, beste bi kurtso aurrera eramango dira: Justizia ezagutu ezazu ikastaroa 9:00etan hasiko da eta 10:00ak arte luzatuko da, eta hau bukatu bezain pronto Sarean lagundu kurtsoa aurrera eramango da, 11:00ak arte.
KZguneak ekitaldiz gainezka egingo ditu datorren astean. Esandakoak aparte, asteartean, 11:00etatik 13:00ak arte, e-postari buruzko ikasgaiak emango dira, hau gaztelaniaz egingo den kurtso bakarra izango da. Halaber, asteazkenean, ordu berean, Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) txanda izango da, eta nahi duenak www.eustat.es Web Orrialdearen berri izango du. Azkenik, ostiralean, 9:00etatik 11:00etara, Kontsumitzailea sarean antolatuko dute KZgunean.
Gabonak bukatu bezain laster berriro jarriko dira kurtsoak martxan. Lehenengoa, bi egunekoa izango da, urtarrilaren 8tik 9ra, eta 11:00etatik 13:00ak arte, 'Bat bateko mezularia' deitzen da. Irudi digitala tratatzeko asmoa dutenek aukera izango dute gai honen inguruan gehiago jakitea urtarrilaren 13tik 16ra.
Arrakasta handian duen Sinadura Elektronikoaren kurtsoak hiru egunetan betetzeko posibilitatea izango da: lehena, 12an, gaztelaniaz; eta besteak, 15an eta 27an, biak euskaraz. Hilabeteari agurra emateko bi asteko ikastaroa egingo da, 19an hasi eta 30ean bukatuko da, eta oso erabilgarria izango da internet orokorreko ikasketak sendotzeko.
Ikastaro hauetan izena emateko era askotan egin daiteke, Astillero kaleko zentrora hurbildu, 943-191927 telefono zenbakira deitu edo tutor.deba@kzgunea.net e-postara bidali mesu bat.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS