Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Tolosa Goierri

04.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Miren Makaia eta Karmen Soto sukaldaritza lehiaketako irabazleak
Sukaldaritzako lehiaketan sarituak suertatutako partaideak. /MURUA
Aurtengo Ormaiztegiko XII. Odolki lehiaketako irabazlea Olano harategia izan da. Odolki lehiaketarekin batera beste bi lehiaketa ere ospatzen dira. Batetik odolki osagaien XI. azoka eta lehiaketa eta bestetik Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten IX. sukaldaritza lehiaketa. Bi lehiaketetako emaitzak jaso ditugu.
Odolki osagaien lehiaketa
Odolki osagaien azoka eta lehiaketaren XI. edizioa ospatu zen. Orain hamaika urte lehen aldiz Ormaiztegiko odolkiak dituen osagarri nagusien (txerri odola, porrua, tipula, perejil eta oreganoa) azoka eta lehiaketa ospatzen hasi zen.
Lehiaketa honetara herriko eta eskualdeko baserritarrek beraiek ekoizturiko produktuak aurkezten dituzte, beraien artetik onenak epaimahaikide espezialistek aukeratuak izaten dira.
Aipatu lehiaketako sariak ondorengo eran banatu ziren. Urkulei baserritik ekarritako bi txerriek eraman zituzten lehenengo eta bigarren saria. Tipularik onenen saria Gabiriako Agerre-Berri baserriko Maria Etxezarretak eraman zuen, bigarren tipularik onenen saria Rafaela Peñagarikano herritarrarentzat izan zen. Porrurik onenen saria Rafaela Peñagarikano herritarrak lortu zuen, bigarren porrurik onenen saria berriz Gabiriako Agerre-Berri baserriko Maria Etxezarretak eraman zuen. Perejil eta oregano onenaren saria herriko Rafaela Peñagarikanok lortu zuen baita posturik onenaren saria ere. Bigarren posturik onenaren saria Maria Etxezarretak lortu zuen.
Aurtengoan Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten IX. Sukaldaritza lehiaketa ere ospatu zen. Aipatu lehiaketara herritarrek etxean presataturiko platerak aurkezten dituzte. Lehiaketa honetan epaimahaia Dolarea Jatetxeko Iban Mate sukaldariak eta herriko Kuko jatetxeko Iker Markinezek osatu zuten.
Aurtengo lehiaketan zazpi herritarrek parte hartu zuten guztira zazpi plater.
Lehenengo saria Miren Makaiak aurkezturiko odolkiz eginiko hojaldre milhojen platerak jaso zuen. Bigarren saria eta aurkezpen onenaren saria Carmen Sotok eraman zituen. Carmenek prestaturiko platera ere milhoja erakoa zen, odolkiaz gain hainbat osagiez egina zegoen besteak beste patea eta bakailua.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS