Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Comarca

URNIETA

Euskararen astearen barnean jarduera erakargarriak ospatuko dira Ikastolan Eta gaur, Egan taldeko bi kideen hitzaldia
04.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV . Egun hauetan zehar Egape ikastolak euskararen astea ospatuko du. Bihar euskararen egunaren txanda izango da eta egitarau erakargarri batekin gainera. Goizez, pegatinen ormirudia burutuko da ikastetxean 10:00etatik 11:00etara D.B.H.ko ikasleentzat. Baita pilotarien bisita jasoko dute ikasleek: Jon Apezetxea eta Galarza VI. hain zuzen ere. Hau 10:45etatik 11:30etara izango da L.H. 3.ziklokoentzat gimnasioan eta 11:30etatik 12:15etara D.B.H. 1. eta 2. ziklokoentzat.
Kantaoke finalaren txanda beranduago burutuko da musika gelan 9:00etatik 10:00etara L.H.ko lehenengo zikloaren saioa izango da eta 10:15etatik 11:30etara L.H.ko bigarren zikloarena. 11:30etatik 12:30etara L.H.ko hirugarren zikloaren saioa. Koruko Zurutuza, ipuin kontalaria, antzerki gelan izango da egun honetan 10:00etatik 10:30etara L.Hko. 1. ziklokoentzat eta 10:45etatik 11:15etara H.H-ko ikasleentzat. Arratsaldez, 14:35etatik aurrera: Txalaparta saioa, sarrerako bertsoa eta LH-n eta DBH-n goizeko Kantaokean irabazi dutenen emanaldia eta sari banaketa. 15:00etan ere, jolasak: HH-koak HH-ko jolastokian, LH1-koak frontoi haundian, LH2-koak futbol zelaian eta LH3-koak saski baloi zelaian. DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleak etorriko dira LH-ko jolasetan laguntzera.14:30etan eta 16:30etan, zinea: Eutsi, DBH-ko 3. eta 4. mailakoentzat eta16:00etan txokolate jana.
Duela bi aste, bestalde, 3. kantu txapelketa antolatu zen Ikastolan 1. eta 2. hezkuntzan 400 ikaslek parte hartu zutelarik. Ziklo bakoitzak 12 kanta izan zituen aukeratzeko eta bakarka binaka edota hirunaka kantatu zuten. Gelako irabazleek finala ospatuko dute bihar.
Gaurko egitarauan, bestetik, 11:30etatik 12:30etara, elkarrizketa eskainiko da Egan dantza taldeko Xabier Saldiaso eta Idoia Uralderriren eskutik 2. eta 3. zikloko ikasleentzat. Abenduaren 9an, berriz, Nola ligatu euskaraz tailerra eskainiko da Ttakun Elkartearen eskutik DBH-ko 4. mailako ikasleentzat eta Tinko filma proiektatuko da DBH-ko 1.mailakoentzat. Abenduaren 17an, azkenik, Xamar-en hitzaldia eskainiko da Lekaio kultur etxeko areto nagusian. Euskaraz jolastu kanpaina jolas orduetan burutuko da. Goizeko hamar terdietatik hamaiketara, sokasaltoan egongo dira 1. eta 2. ziklokoko haurrak. 11:00etatik 11:30etara, berriz, azken egunetan eta gaur ere, 6.mailako ikasleek 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat jolasak antolatuko dituzte jolasorduetan. Atzo, euskararen nazio arteko eguna burutu zen Ikastolan. Dantza erakusketa izan zen HH-koentzat futbol zelaian. Goizean 1. mailako ikasleen eskutik katadera dantza ikusi ahal izan zen. 2. mailako ikasleen eskutik, bestalde, bolant dantza. Pegatina txapelketarekin ondo pasa zuten D.B.H.-ko ikasleek. Azkenean irakasleentzako sorpresa eskaini zen Egape ikastolan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS