Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Alto Urola

EZKIO-ITSASO

Web orri baten bitartez liburuak, komikiak, jostailuak... eskuratu daitezke
04.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskaraz argitaratzen diren produktuak eskuratzeko modua azaltzen dute Udalekoek
Udalak euskarazko produktuen liburuxka banatu du.
DV. Gabonak hurbildu ahala seme-alabei edo ingurukoei euskarazko produktuak oparitzen saiatzen diren herritar asko daudela badakigu, eta hauetako batzuk gure herrian topatzen ditugu. Hau horrela dela, horrelako produktuak non aurkitu ditzakegun informazioa luzatu diete Ezkio-Itsasoko Udalekoek bere biztanleei.
Gabonak heltzen direnean askotan ez dakigu zer oparitu, dagoen liburu, bideo eta musika eskaitzaren artean. Aldi berean, askotan ez dugu eskura izaten euskarazko produktuen gaineko informaziorik eta, euskarazko produktuak oparitzeko, liburu denda eta disko denden eskaitzara jo behar dute askok.
Horrela, hau guztia azaltzen duen gutun batekin batera, Ezkio-Itsasoko Udalekoek liburuxka bat banatu dute herriko etxeetako postontzietan utziz, non euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak eta haien inguruko informazioa jasotzen dute: produktuen argitaletxea, prezioa, etabar. Honekin, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izango dute.
Liburuxka honek zortzi atal ditu: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzat, informatika eta jostailu eta jokoak. Gainera, zenbait ataletan, opari bakoitza zer adinentzat egokia den zehaztuta dago. Den den, eta herritik kanpora begira, norbaitek katalogo hau ikusi nahi badu, www.katalogoa.org web orrian egiteko aukera izango du.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios