Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Tolosa Goierri

ALEGIA

Euskararen Nazioarteko Eguna gaur da, baina Alegian bihat burutuko dira hainbat jarduerak
03.12.08 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskararen Eguneko ekintzak bihar arratsean ospatuko dira Alegian
Euskararen aldeko eskualde mailako ekimen asko burutu dira azkenaldian Alegian. /A.G
DV. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta horren harira, hamaika txokotan beste horrenbeste ekitaldi antolatu dira. Alegian ere presttatu dute egun honi begirako ekintzarik, baina partehartzaileen agenda arazoak tarteko, ekintza hauek bihar, abenduak 4, ospatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunaren biharamunean, hain zuzen ere.
Arratsaldeko 17:00etan Lanku taldeak Bertso-Txotxongilo emanaldia eskainiko du Kultur Etxean. Ondoren, iluntzeko 19:30etan Hizkuntz Eskubideen Tailerra ospatuko da, Alegiako Udalak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari den Paul Bilbao izango da tailer hau gidatuko duena. Bertan, euskaraz egin nahi dutenen eskubideak urratzen direnean, euskaldun horiek nola jokatu behar duten azalduko du Bilbaok.
Horrez gain, Alegiako euskaldunek hizkuntz kexak jartzeko buzoia ere biharko tailerrean aurkeztuko da.
Lehena 1949an
Esan bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, Xabierko Frantziskoren deunaren egunean, hain zuzen ere, nola Euskal Herrian, hala diasporako zenbait herritan.
Lehenengo Euskararen Eguna 1949an egin zen; garaiko espainiar estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Eguna Iparraldean eta euskaldunak barreiaturik zeuden herrialdeetan ospatu zen (Paris, Mexiko, New York, Caracas...).
Egun hau ospatzea Eusko Ikaskuntzaren ekimena izan zen. Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien bultzadarekin.
Urte hartako irailean ospatu zen lehenengo kongresua, eta bertan erakundearen helburuak finkatu ziren; horien artean garrantzitsuena euskal kulturaren sustapena ziurtatzea zen. Horrela, euskal kulturak 1918tik 1936ra bitartean aurrerapauso handiak eman zituen.
Esate baterako, hezkuntzari dagokionez, epe horretan Eusko Ikaskuntzak etorkizuneko euskal unibertsitatearen diseinua egin zuen, udako ikastaroak antolatu zituen eta ikastoletarako testu-liburuak argitaratu zituen. Horrez gain, autonomia estatutuaren testua idatzi zuen eta Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu zuen. Ezin aipatu gabe utzi urte horietan ospatu ziren sei biltzarrak.
Nazioartera jauzia
Aurrerapauso hauek guztiak, ordea, bertan behera geratu ziren Gerra Zibila iritsi zenean. Iparraldean, Joxe Miel Barandiaran erakundea bizirik mantentzen saiatu zen, Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen, eta ataundarraren lanari esker, beste bi biltzar ospatu zituen erakundeak. Horrez gain, 1948an Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarra lanean hasi zen.
Aipaturiko ekimen horiek Euskararen Eguna aldarrikatzera bultzatu zuten Barandiaranek bultzaturiko Nazioarteko Eusko Ikaskuntza 1949ko abenduaren 3an. Egun horixe mantendu da gaur arte. Lehenengo Euskararen Egun hura Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan ospatu zen, eta honek onura asko ekarri zizkion euskalgintzari. Batetik, isilik zeuden euskal idazle zaharrak plazara atera ziren, eta bestetik, idazleen belaunaldi berriak abian jarri ziren (Piarres Lartzabal, Agustin Zubikarai, Piarres Xarriton ,Mari Jeanne Minaberri, Iratzeder).
1995eko Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak honako eskaera hau egin zuen: diasporako euskaldunek egun handitzat zuten abenduaren 3a, Euskararen Egun ofizial izendatu zedila. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak eskaera onartu zuten, eta abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatua izan zen.
Behatokia
Esan bezala, Behatokiko zuzendari den Paul Bilbao izango da gaurko tailerra gidatuko duena. Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatu eta bideratu duen fundazioa da.
Euskararen lurralde batzuetan hizkuntza-eskubideen bermean atzera-pausoak ematen zirela, eta beste batzuetan behar bezalako diagnosi objektiboa egingo zuen erakunde independiente baten beharra zegoela ikusi zuen.
Horrela, 2001eko ekainaren 26an aurkeztu zen jendaurrean Iruñean, euskalgintzako eta eragile sindikaletako hainbat ordezkariren babespean.
Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
Izan ere, Euskal Herrian, hizkuntzari dagokionez, ez dago herritar guztientzat aukera berdintasunik. Euskarak ez du status ofizialik Euskal Herri osoan, eta euskal hiztunek egunero dituzte ukatuak beren hizkuntza-eskubideak.
Egoera horren aurrean, Behatokiak euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta defendatu ez ezik, urratzen direnean salatu ere egiten ditu. Horrez gain, Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko, administrazioari zuzendu eta administraziotik zerbitzuak hartzeko (osasuna, hezkuntza, justizia, informazioa zein beste edozein zerbitzu), eta orokorrean, gizarteak eskaintzen dituen aukerez euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituzten aukerak bermatzea du xede.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS