Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Cultura

cultura

Espresiobide bien arteko harremanak aztertu ditu Harkaitz Canok, begirada joera berrietan jarrita
02.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DONOSTIA. DV. «Zinemaren eta literaturaren arteko loturarik sendoena da istorio bat kontatzeko beharra dagoela atzean», dio Harkaitz Cano idazle zinezaleak Zinea eta literatura. Begiaren ajeak liburu argitaratu berrian, gogoratuz azken ehun urteotan bi diziplinek «etengabe elikatu» dutela elkar.
Gaur egun, ordea, zinearen zein literaturaren ikuspegi klasikoa krisian dago –hilda ere bai, zenbaiten aburuz–, eta «hasiera eta amaieran duten XIX. mendeko historiak beti egin eta egingo» diren arren, «tendentzia berriak» ari dira nagusitzen batean eta bestean, «nahasketa»; besteak beste, teknologiak ahalbidetu dituen aukera berrien eskutik. «Tendentzia berrietan jarri behar da begia» Canoren ustez, zinema eta literatura nondik joan daitezkeen antzematen saiatu. Baita «terreno fronterizo horietan» birkokatu beharko den harremanari dagokionez ere, noski.
Erantzun berriak
Azken batean, gaizki-ulertu bat omen dago zinea eta literatuta lotzeko ahaleginen atzean, nahiz eta era askotara gauzatu den harreman hori bien ala bien historian. Literaturatik zinerakoa, besteak beste, egokitzapenen bitartez, bolada luze batean «XIX. mendeko literatura zinerako eredu» izan baita. Eta ez ditu beti emaitza biribilak eskaini... «Akats handiena izan da nobelak egokitzen saiatzea», azaldu zuen Canok, nobela handiek oso gutxitan lortu baitute «justitzia egiten dien filmerik», eragingarriagoa izanik «ipuinak egokitzea». Idazleek ere asko erabili dituzte kontatzeko zinetik hartutako teknikak. Idazlearen desafioa, orain, «ez zinera eta ez beste ezertara egokitu ezin daitezkeen liburuak idaztea» da.
Eta begirada beste norabait bideratzea, mugako eremu berri horietara edota zinearen aldean gutxietsita egon den telebistara, gaur egun «hainbat telesail amerikar hurbilago baitaude literaturatik zinea baino». Gai horiek guztiak eta beste hainbat 25 atal laburretan lantzen ditu Canok, «konpilaziotik zerbait» eduki arren erreferentzia berri-berriak ere badakartzan liburuan. Bikote perfektua? Ezinezko bikotea? Galdera ez da gaurkoa, baina egun, Canoren ustez, «baditugu erantzun berriak». Eta horiek bilatzen saiatu da. n
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS