Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Cultura

02.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Triste daude gure bazterrak, penetan hegoak ebaki gabeko txoria, hainbat izaki, toki. beren mugaz haratago kantu bilakatuz hegan hedatu zituena egun izarren hauts bilakatzeko bidean baita. Eta haiekin batera gu, familia errotu eta irekiko senideak, urradura mingarriz gelditzen garelarik egun gris, hotz, hits honetan bidaide, gogaide eta bizikide eta adiskide sentibera zen delako jadanik.
Eta orain dagokiguna galeraren minarekin kantuan segitzea da. Hitzak baino haratagoko lurraldean, bizipozaz eta bizi minez, maitasunez eta amorruz, sorkuntzaz. eta hi-tzez adierazi ezin daitezkeenaz mamituriko lurraldean sortu eta ondua.
Eta hor, utzitako uzta oparo eta joriaz kantatzen hasi bainoago orain, ausentziak uzten duen hutsune urratutik auhena sortzen zait, pena, hura bizirik ez dagoelako, hura ez delako gehiago gai maite zituen bazterrak sentitzeko, ez delako bizitzan gehiago, zen delako jadanik. Haren ausentziarekiko norbera eta herri mailako dolumina, beraz, umezurtztasuna, beste hainbatengan haien oihartzuna.
Zaila, hala ere, hutsunea berdintzea. Kontsolamendu bakarra haren zirrara berezizko ahots gardenak, haren eguzki printzez eta lanbroz amultsuki bilduriko kantuak, belaunaldiz belaunaldi eta tokiz toki, iduri lukeen baino haurrideago egiten gaituztela sentitzea. Gure hainbat lurralde eta arlo «oin puntetan» deliberamenduz zeharkatu dituenaren hereden-tzia daitekeen oparoena izan baitaiteke, behar eta merezi bezala entzuten eta aditzen ikasiz gero. Mikel Laboa zenarentzat oparirik preziatuena, segurik; guretzat arnas-emaile joria galeraren patupeko txangoan. Hori eta haren bizipozaren zentzu sakona.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS