Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Cultura

CULTURA

«Bagoaz denok!», diote Laboaren lagun izandako kantagileok
02.12.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Artze eta Leteren maitasun hitzak
Zalea zen harena, eta hor ageri da argazkian -niki ilunez- Ez Dok Amairuko batzuekin.
DV. «Munduan ez da bera bezalakorik inor egon, horrelako eremu zabala harapatu duena, Mikelek hiru arlotan egin baizuen lana, eta hiruretan ongi: herri kanta zaharrak bereskuratu zituen, olerkarien olerkiekin kantu berriak egin zituen eta Lekeitioak bildumako kantu esperimentalak», adierazi zigun atzo JosAnton Artzek, Laboa zenaren kide izandakoa Ez Dok Amairu mugimenduan.
Hain zuzen ere, JosAnton Artzeren letra da Txoria txori, Laboak egin kantu ezagun baino ezagunago horrena. Eta ederra da kanta horren historia, orain Artzek berritu diguna: «Mikel Laboa oso aspaldi hasi zen nire olerkiak hartzen, abestiak osatzeko. Txoria txori izan zen nire letrekin egin zuen aurreneko kantua. Liburuan argitaratu baino lehenago hartu zuen testu hori. Nik lau bat olerki eginak nituen, Donostiako Aurrera jatetxeko nagusiak, Luis Goenagak eskatuta, hango serbilleta batzuetan jartzeko. Halako edizio klandestino bat izan zen, eta handik hartu zidan. Testuren bat har-tzen zuenean, ez zidan ezer esaten abestia egin arte». Txoria txori, lehenbiziko aldiz, 1974an diskoratu zuen, baina ordurako makina bat aretotan entzundakoa zen, urteetan zehar.
1965ean izan ziren Ez Dok Amairu sortzeko lehen bilerak. Izen hori -gauza jakinekoa da- Jorge Oteizari zor zaio. Oteizaren asmoa euskal mugimendu edo eskola zabal sortzea zen, hainbat alor lotuko zituena, hala nola estetika, literatura eta kantagintza. Baina neurri handi batean Laboari zor izan zitzaion Ez Dok Amairuren jaiotza. Bi hilabete paseak zituen Bartzelonan eta han Nova Canço delakoa ezagutu zuen. Oso interesgarria ioruditu zitzaion Pi de la erra, Raimon, Lluis Llach, Guillermina Mota, Maria del Mar Bonet eta beste zenbaitk osatutako Setge Jutges taldea, eta Euskal Herrian antzeko zerbait egitea otu zitzaion. Bazekien oriotar gazte batek irabazia zuela lehiaketa bat, La Voz de España-k antolatutakoa, eta bazekien baita ere Lurdes Irionoren berri. Ordurako areto askotan kantatutakoa baitzen. Bi lagun horiengana jo zuen Laboak eta huraxe izan zen ernamuina. Laster gehitu zitzaizkien Julen Lekuona, JosAnton Artze, Jose Anjel Irigaray eta gainontzekoak.
Artze hunkituta zegoen atzo. «Mikelek gauza eder handiak erakutsi dizkigu. Azken urteotan ere eduki nuen harremana berarekin, sarri etortzen baitzen Usurbila ilea moztera. Gustatzen zitzaion ilea gure arreba Txaroren ileapaindegian moztea», adierazi digu Usurbilgo idazleak.
Aspaldiko garaietako beste lagun bat, Xabier Letek, hau esan zigun atzo: «Alde batetik pena sentitzen dut. Eta, bestetik, gogoeta hau egin dut: bagoaz, poliki-poliki. Jexus Artze lehenbizi, gero Julen Lekuona, gero Lurdes, eta orain Mikel. Ez dakit 'umezurtz' den hitza, baina zure belaunaldiko horrenbeste jende maitatua joaten ari dela ikustea... Ezin dugu ezer egin; oroitu, gogoetatu, errezatu (sinesten baldin baduzu). Orain atera dudan liburuan esaten dut: ezin dugu hitzekin gure bizitza redimitu, eta are gutxiago heriotza».
Laboak oso kanta ederrak egin zituen Leteren olerkiak hartuta. Poeta-kantariak esana du bere jatorrizko Izarren hautsa hura gainditu egin zuela Laboak bertsio berriarekin: «Pertinentzia handiz egin zuen abesti hori. Mikelek hori zuen liluragarria: gauzak kanta-tzen zituela modu misteriotsu eta hunkigarri batean. Ez dakit nondik zetorkion misterio hori. Ihes betea zilegi balitz... nire olerki hori ere oso ondo kantatu zuen, eta Ez nau izutzen negu hurbilak».
«Orain dela hilabete batzuk, hemengo Zaldundegi jatetxean ikusi nuen: nire iloba txiki batekin negoen, eta bere lagun batzuekin, bazkaltzen. Han geunden eta non azaltzen zaidan nagusia, esanez Mikel han zegoela eta agurtu nahi ninduela. Aurkezpenak egin nituen eta Baga, biga, higa kanta-tzen hasi zitzaizkigun. Oso hunkituta gelditu ziren haurrak».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS