Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Costa Urola

29.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Atzo goizean Azkoitia eta Oteizatarrak liburua aurkeztu zen Azkoitiko udaletxean.
Liburuxka honek Oteiza anaiak Azkoitiko herriarekin duten harremana sendoa islatzea du helburu eta Azkoitiko Udalak eta Antonio Oteiza Fundazioak kaleratu dute.
Aipatu behar da Kutxak diruz lagundu duela proiektua.
Liburuxka euskara eta gaztelaniaz egin da eta 60 orrialde inguru ditu. Horietan aurki ditzakegu, hain zuzen Oteiza anaien arbasoen historia, Olabazeta baserrian eta Izarraitz inguruetan barrena bidaia eginez, eta baita gaur egun Azkoitiko kale eta pasaietan bi artistok utzi duten ondarea: Batarrabi eskultura. Jorge Oteiza Frontoiak edota Nicolas de Armentia abenturazalearen omenez egindako eskultura.
Bai Jorgek eta bai Antoniok adierazi dute behin baino gehiagotan Azkoitiari dioten maitasuna. Jorgek, esaterako, Izarraitz inguruko poesia bate ere idatzi zuen, liburuxkan jasoa izan dena, eta Azkoitiko seme kuttuna izendatu zutenean hauexek izan ziren bere hitzak: «besarkada bat nire herri guztiari, Izarraitzekoa naiz, Kalpartzoro Patxiren biloba, hor Batarrabi. Izarraitzen eta Baldaren aurrean. Besarkada handi bat zorionak euskaraz bizi den herriari».
Antonio Oteizak bestalde, bere izena daraman Fundazioa Azkoitian kokatzea erabaki zuen. Izan ere berak azaldu zuen bezala, «izpiritu nomada izan arren, munduko beste kultura batzuetatik gertu egon arren, pentsamendu unibertsala izan arren, oso hemengoa sentitzen naiz, Azkoitikoa». Harreman berezi honen isla dira Azkoitiko Udalak Jorge eta Antoniori egin dizkion omenaldiak: 1997. urtean Jorge Azkoitiko seme izendatua izan zen eta Antonio, bere Fundazioa eta Museoa Azkoitian izateaz gain, 2008. Udalak urrezko domina eman zion.
Azkoitia eta Oteizarrak liburuxka igande honetan, hilak 30, banatuko da, San Andres eta Jorge Oteizaren erakusketaren irekierarekin batera.
Gainera, Azkoitko Udalak ikastetxeetan eta bestelako interes puntuetan banatzea aurreikusten du liburuxka.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS