Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Costa Urola

AZPEITIA

Ikastolako Lehendakari Elias Mendinuetak eta alkate Iñaki Errazkinek lotu zuten 10 urterako konpromisoa «Behingoz, bukaera eman zaio egoera nahiko bereziari», esan zuen Mendinuetak
14.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Udalak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak hitzarmena sinatu dute
Alkate Errazkin eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Mendinueta, sinatzen. /E.A
DV. Atzo sinatu zuten udaletxeko Pleno Aretoan Udala eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolaren arteko akordioa. Hitzarmena 10 urtetarako baliogarria izango da. «Udalak laguntza epe luze batean eman nahi du», azaldu zuen sinadura ekitaldian Iñaki Errazkin Alkateak.
Azken udalbatzan onartu zen Ikastolari laguntza zuzenak arautzeko hitzarmena sinatzea. Akordio hau, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak hezkuntza eskubideak bermatuko dituen hezkuntza proiektua garatzean oinarritzen da. «Guretzat garrantzitsua da Euskaraz bizi eta ikasi, euskal curriculum propioa eta bazterkeriarik gabe eskola komunitatean parte hartzea», esan zuen Alkateak. «Kasu honetan, hori bermatzen duen heinean, diru laguntzak bideratuko dira».
Laguntza hauek, 2008ko urtearekin batera hasiko dira ordaintzen. Horrela, argia, ura eta berogailuaren erregai gastuak; eraikinaren mantenurako orain arte adostutako 24.000 euro; garbiketa lanak eta erabilpen publikoko eremuetan mantenu eta berrikuntza lanak burutzea hitzartu da.
Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Lehendakari Elias Mendinuetak eskerrak eman zizkion alkateari eta gobernu taldeari eta hitzarmena duela 15 urte egon behar zela sinatuta esan zuen, «Ikastola martxan jartzen hasi ginenetik. Bazterkeria honi Udal Korporazio honek bukaera emateak pozten gaitu. Elkarlanerako bideak irekiko ditu Hitzarmenak», esan zuen dokumentua sinatzera pasa aurretik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS