Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Costa Urola

AZPEITIA

Izena eta logoa izateko lehiaketa abian da eta baita Gabonetarako Kanpaina ere Momentuz 107 bazkide daude baina interesatuz gero eta azaroaren 15a baino lehen izena emanez gero, berriek kanpainan ere har dezakete parte
01.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Azpeitiko merkatariek elkartea sortzeko lehen urratsa eman dute
Zona desberdinetako ordezkariak. /E.A
DV. Azpeitiko merkatariek elkarte berria sortu dute. Atzo bertan, Udaleko Pleno Aretoan, sinatu zituzten osaketa berriaren estatutuak. Herri guztiko merkatariak batzen ditu elkarteak eta gunea zabala denez, hiru zatitan banatu dute, zonalde bakoitzeko lau ordezkarirekin: Sanjuandegi, erdigunea eta Alde Zaharra.
«Denak batera gauza gehiago lortu daitezkeela eta» elkartu direla azaldu zuen atzokoan Jose Luis Legarda-Ereño ordezkariak, elkarteko kideek eskaini zuten prentsaurrekoan. «Denda txikiak kezkatuta eta desanimatzen hasita geunden jendearen merkatal zentro handietarako joera ikusita eta beste herrietan ere hala egiten ari direnez, guk ere elkartzeko beharra ikusi genuen eta animatu egin gara. Hala ere, Udalari eskerrak eman behar dizkiogu pausu hau emateko, berak deitu baitzigun lehenbizikoz",
Momentuz, 107 bazkidek osatzen dute elkartea. Abiapuntu gisa, Gabonetarako Kanpaina antolatu dute. Bertan, abenduaren 9tik 31ra bitartean, elkarteko edozein komertziotan erosteagatik 5, 10, 20 eta 30 euroko deskontu txartelak banatuko dituzte. Hauek, momentuan aldatu edota urtarrilaren 5a bitarteko epea izango dute erosleek erabili ahal izateko.
Elkarte berriko bazkide izan nahi izanez gero, eta azaroaren 15a baino lehen izena emanez gero, kanpaina honetan parte hartzeko aukera izango dela adierazi dute elkartekoek.
Izena eta logo lehiaketa
Elkarte bezala martxan hasteko, herritarrek elkartean zein denda dauden jakin ahal izateko, eta egingo diren ekimenei zabalkuntza eman ahal izateko, gauza garrantzitsua falta zaie: izena eta elkarte bezala bereiztuko dituen irudia edo logoa. Hori dela eta, lehiaketa abian ipini dute, proposamen desberdinak jaso ahal izateko. Ideiaren irabazleak, 600 euroko saria jasoko du.18 urte baino gehiagoko edozeinek har dezake parte eta nahi beste proposamen aurkez daitezke, kopurua mugatu gabe baitago. Proposamenak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 9:00tik 14:00ak bitartean eta larunbatean, 12:30ak bitartean. Azaroaren 21ean, hau barne, amaituko da proposamenak aurkezteko epea.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS