Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Tolosa Goierri

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Urriaren 25 eta 26an ospatuko da aurtengo Ardiki Eguna
Mondejuak nola egiten diren ikusteko aukera izango da. /J.M. LOPEZ
Datorren larunbatean eta igandean, urriak 25 eta 26, izango da Zaldibian XIV. Ardiki Eguna. Hilaren 25an, larunbata, 19:30ean, hitzaldia izango da Kulturetxean, honako gai honen inguruan: Artzantza eta artzain-ereduak. Bestetik, aurreko edizioetan bezalaxe, igandean, hilaren 26an, ikuskizun ugari izango da egun osoan zehar. Goizeko 10:30ean diana, herriko txistulariak, Xapre eta Furriela, Juan Mari Beltran, Astiazaran anaiekin taldean Hernaniko musika-eskolako albokari, dultzainero eta txistulariak.
Ondoren, erakusketa: ardi-gazta eta mondejuak egiten, artilea lantzen, abereak perratzen: aida, idiok! Ganadu-erakusketa: ardi eta ahari loteak; salmenta-azoka.
12:00etan, Zaldibiko XIV. Mondeju eta XI. Aralarko gaztaren lehiaketak. Mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariak kantari direla.
12:30ean, Artaldeak kalean behera, herria zeharkatuko dute mendiko larreetatik neguko belardietara bidean. 13:30ean, sari-banaketa. 14:40ean, Bazkaria herriko jatetxeek zerbitzatua: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piparrekin, gazta, ardoa, kafea, kopa eta purua. Herriko jatetxeetan daude salgai bazkaritarako txartelak. 19:00etan, lagunarteko kale-jira, aurtengo Ardiki Egunari amaiera emateko. 21:30ean, amaiera.
Sariak
Mondeju- eta gazta-lehiaketan, hiruna sari banatuko dira: lehenengoek hirurehuna euro eta txapela; bigarrenek berrehuna euro; eta hirugarrenek ehuna euro. Parte-hartzaile guztiek hogeina euro jasoko dituzte. Mondeju zuria egiten dakien edonork har dezake parte mondeju-lehiaketan. Eta parte hartu nahi dutenek urriaren 24a baino lehen deitu behar dute 943160338 telefonora. Sukaldari ezagunek eta mondeju-kontuan adituek osatuko dute epaimahaia
Gazta-txapelketan, berriz, Aralarko artzainek har dezakete parte. Igande goizean bertan (goizeko 11:00etan) eman behar dute izena. Aralarko artzainek eta gazta-kontuan aditua den jende ospetsuak osatuko dute epaimahaia.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS