Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Costa Urola

07.10.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Lehengo astean, EAE-ANV eta EHAK legez kanporatuak izan direla salatzeko Zestoako ANVko zinegotziek aurkeztutako mozioa onartu zen Udaletxean; mozio horretan, besteak beste «Amnistiaren aldeko mugimenduko 21 kideren aurkako espetxe zigorrak eta Askatasunaren legez kanporatzea ere» salatu zuten, eta oro har, «azken asteetan eman diren tortura kasu lazgarriak, atxiloketa eta espetxeratze arbitrarioak, bahiketak, manifestazio debekuak, udaletxez udaletxe eta erakundeetan ematen den
apartheid
-a, eta abar luze bat. Hitz gutxitan: salbuespen egoera larria bizi garela» salatzen zuten zinegotziek... Udalak «indar politiko guztiek Euskal herriko bizitza politiko, sozial eta kulturalean berdintasun baldintzetan parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatu zuen, eta ilegalizazio hauek Euskal Herriaren eskubideen aurka egiteaz gain, Gatazka politikoa sustatu egiten duela» ere adierazi nahi izan zute.
Zestoako EAJ-PNV
Aipatutako Udalbatzarrean ez zuten parte hartu ez EA eta ez ere PNVko zinegotziek. Azken hauek honela arrazoitu zuten jarrera hau: «Lehenik eta behin, azken egunetan ETAk Gasteizen, Ondarroan eta Santoñan eginiko atentatuak salatu nahi ditugu. Beste behin adierazi nahi dugu: Zestoako EAJ-PNVk alderdien legearen aurka bozkatu zuen, eta horrela salatu du Espainiako parlamentuan, Euskadiko legebiltzarrean, Batzar Nagusi eta udaletxetan. Eta berriro salatu nahi ditugu Auzitegi Gorenak hartu dituen ANV eta EHAkren ilegalizazio erabakiak. Aurreko puntuetan salatutako gertaerek ez gaituzte ez bake bidera ez herri honek duen burujabetza eskubidera hurbiltzen. Aitzitik, urrundu egiten gaituzte. Indarkeri ekintza denak salatu beharrekoak dira, giza eskubide urraketa denak salagarriak direlako. Plenora ez etortzearen arrazoiak garbi dituzue denok: argi utziaz ilegalizazioen aurkako gure postura, iruditzen zaigu ANVek batzar berezi hau konfrontazio bat islatzeko erabili nahi duela, ANVek erabilpen politiko argia egin nahi du, ez mozioa onartzea edo ez onartzea axola zaiolako, giro nahasia eta konfrontazioa piztu nahi duelako baizik. Eta hortara ez gara prestatzen. ANVko udal kideen egoeraren aurrean lan politikoan jarrai dezaten espero eta desio dugu».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS