Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Alto Urola

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Hilaren 16tik 22ra luzatuko da Mugikortasun Astea hainbat ekintzekin
Autoan goazenean kutsadura murrizteko neurriak guk geuk hartu ditzakegu. /M. GALILEA
DV. Urteroko hitzordua betez, badator jada Mugikortasun Astea Urola Garaira. Aste hau Europa mailan aurrera eramaten da kontzientziazio kanpaina modura eta gure bailarako udalek atxikimendu eskutitza sinatu dute honetan parte hartzeko. Horrela, hilaren 16a eta 22a bitatean ekintza desberdinak egongo dira baiarako Udalerrietan.
Dena dela, hori iritsi baino lehen ere, geuk egin dezakegu zerbait autoa erabiltzerakoan gutxiago kutsatu eta bide batez dirua aurrezteko. Izan ere, orain dela hilabete batzuk eta bigarren aldiz, gidari eraginkorra izaten laguntzen zuen ikastaroa antolatu zen gure bailaran. Honetan Urola Garaiko lau udalek (Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) parte hartu zuten, Agenda 21, Udalsarea 21 eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. Orduan, eta ikastaroaren laburpen bezala gomendio batzuk zehaztu zituzten, eta momento honetan, oporrak amaitu direla eta bai ikastera bai lanera bueltatu behar garela kontuan izanik une egokia izan daiteke gomendio horiek martxan jartzeko.
Bederatzi aholku zehatz dira eta hauek aurrera eramanez, erregai eta CO2 isuri kutsagarrietan %15 arte aurreztu dezakegu, honek dakarren diru aurreztearekin batera noski. Beraz, lehenengo eta behin, motorra martxan jartzen dugunean, hau azeleragailu-pedala zapaldu gabe egin behar dugu; dieselean berriz, segundo batzuk itxaron beharko dira. Behin kotxea martxan dagoenean lehen abiadura bakarrik lehenengo sei metroetan erabiltzea gomendatzen da, segidan bigarrena sartuko dugularik. Bestalde, kotxea gelditu behar dugunean eta geldiune hau 60 segundu baino luzeagoa izan behar baldin bada, hobe da motorra itzaltzea.
Martxen inguruan, motorra 2.000-2.500 b/min doanean aldatzea aholkatzen da; dieselean, berriz, 1.500-2.000b/min-etan. Martxa luzeak erabiltzea ere inportantea da kontsumoa murrizteko. Balaztadak ere saihestu beharko ditugu, bat bateko azeleratzeak eta behar ez diren martxa-aldaketekin batera. Gidatzen dugunean eta balaztada gogorrak egin behar ez izateko, segurtasun tartea gordetzea inportantea da.
Bestalde, ibilbide motz bat egin behar dugunean autoz ez joaten saiatu behar gara, askotan oinez lehenago heltzen garelarik (aparkaleku gutxi, trafikoa handitu, kutsadura, gastua...). Azkenik, autoaren manteimendu erregularra ere inportantea da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS