Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 22 octubre 2014

Cultura

CULTURA

Gaur hasiko dira, Kaki Arkarazoren hitzaldi batekin, eta etzi saio esperimentala egingo dute musikari batzuek
09.09.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Teknologia berriak gogoetagai 'Inpernuko poza' jardunaldietan
Javi P3z eta Kaki Arkarazo. /MICHELENA
DV. Gaur hasiko dira Inpernuko poza, trikitixari buruzko jardunaldiak. Aurtengoa seigarren edizioa da teknologia berriak izango dira gai nagusia.
Kaki Arkarazo soinu-teknikariak emango die hasiera jardunaldiei. «Tenologia berriek zenbaterainoko mesedea egiten duten azaltzen saiatuko naiz. Aspaldi hasi ziren teknologia berriak ekartzen musika mundura. Gizakiak izugarrizko joera du erosotasunerako eta perfekziorako, eta hortik arriskuak etor daitezke. Musika gutxi eta teknologia asko ote daukagun, izaten da nire zalantza batzuetan. Deabruaren abokatuarena ere egingo dut hitzaldi horretan», esan zuen Arkarazok atzoko aurkezpenean.
Bihar, berriz, Xabi Erkizia beratar musikari eta kazetaria jardungo da, gai honen inguruan: Trikitixa, kopia edo orijinala? Orijinaltasunari buruzko gogoeta egingo du.
Eta ostegunean kontzertua eskainiko dute musikari batzuek, soinu txikiaren eta teknologia berrien arteko uztarketa entzun ahal izango delarik. Batetik Carles Belda soinujolea eta Javi P3z eta Jon Lombreras ariko dira, bestetik Asier Ercilla (soinu txikia eta programazioak) eta David Nanclares (gitarra eta bouzukia).
Liburua kalean
Bestalde, 2005, 2006 eta 2007. urteetako Inpernuko poza trikitixa jardunaldietako hitzaldiak dakartzan liburua plazaratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. 2005ekoak kopla zaharrei buruzkoak izan ziren hitzaldiak; 2006koak, Jazinto Rivas Elgetari buruz, mendeurrena zela-eta; eta iaz, berriz, txapelketarik behar den ala ez eztabaidatu zen.
Iazko jardunaldi horietan, adibidez, mahai-ingurua egin zen lagun hauekin: Koldo Tapia, Koldo Iparragirre, Imanol Urkizu eta Oier Araolaza dantzaria.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Agurtzane Aizpuruk atzoko aurkezpenean esan zuenez, bi helburu hauek dute urteroko jardunaldiok: «azterketa bultzatu eta material idatzia sortu».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS