Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Cultura

IÑAKI GAZTELU, MENDIZALE ETA MEGALITO BILATZAILEA

Zazpi laguneko talde bat -bost Donostiako eta bi Irungo- Nafarroa guztia ari dira korritzen, hango Katalogo Megalitikoa osatzeko
01.09.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Zokoetan eta gutxien uste duzun tokietan ere topatu ditugu trikuharriak»
Iñaki Gaztelu Nafarroan, Aitzibitako trikuharriaren ondoan, Zirauki eta Alloz bitartean. /MANOLO
Donostian jaio zen Iñaki Gaztelu, orain dela 73 urte. Txikitatik mendizalea izan da eta berrogei urte baino gehiago egin ditu modu sistematikoan megalitoen bila. Horretan emaztea izan du laguntzaile nagusia, Miren Karmele Manzanos. Urte batzuk badira zazpi laguneko kuadrilla larunbatero Nafarroa aldera joaten dela, hango megalitoen katalogoa osatu nahian.
- Beraz, orain Nafarroa osoa korritu nahi duzue, megalito bila.
- Bai, Nafarroako megalito guztiak nahi ditugu katalogo batean jaso. Lan hau gustatzen zaigu eta prest gaude txoko guztiak bisita-tzeko. Eta horretan ari ginela jakinda, Nafarroako Gobernuko pertsona batek proposamena egin zigun, Nafarroako Katalogo Megalitikoa osatuko al genuen. Eta diruz laguntzen digu.
- Taldean ari zarete lanean. Zenbat laguneko taldea?
- Zazpi lagun gara, bost Donostiako eta bi Irungo. Denok batera mugitzen gara eta larunbatetan egiten ditugu bidaiak. Astean erabakitzen dugu larunbatean nora joango garen, eta bigarren aukera bat izaten dugu beti, eguraldi kaskarra iragartzen badute nora joana izateko.
- Zein da Nafarroan gutxien aztertutako alderdia?
- Erribera. Bardeak oso paraje zabala dira eta, oraingoz, lau edo bost monumentu megalitiko baino ez dira agertu.
- Bardeetan zein dira agertutako megalito zaharrenak?
- Lau mila urtetik gora duten ba-tzuk.
- Zein arokoak, hortaz?
- Brontze Arokoak. Han Bardeertan, herrixka batzuk topatu dira, zista batzuk, trikuharri batzuk eta menhirra izan litekeen harri bat.
- Aurtengo urtean zer aurkitu duzue?
- Lan handia egin dugu. Nik uste dut Baztanen izan daitezkeen monumentu megalitiko guztiak jaso eta katalogatu ditugula, eta orain Nafarroako Ekialdeko bazterrak bukatzen ari gara. Ori aldean ari gara.
- Megalito asko tontorretan eta mendi-lepoetan izan ohi dira. Baina ez beti, ala?
- Megalitoak -eta zehazkiago esanda trikuharriak- nonahi agertzen dira. Jeneralean toki pribilegiatuetan izaten dira, baina baita zokoetan ere, gutxien espero dituzun tokietan.
- Orain katalogatutako megalito asko «ikusteko modukoak» izango ziren, eta atentzioa emango zizuten nolatan ez zeuden oraindik katalogatuak.
- Beti gauza bera esaten dut. Megalitoak hor daude, ikusteko moduan, baina aldamenetik ehiztariren bat pasatzen denean, pertsona hura ez doa harri bila, ehiza bila baizik. Eta beste hainbeste perretxikuzalea pasatzen denean aldamenetik; igoal trikuharriari erreparatzen dio, harri bereziak iruditzen zaizkiolako, baina ez da inorengana joango horretaz hitz egitera.
- Zenbat urte daramazu mendian megalito bila?
- Ni mendizalea naiz eta, mendizalea naizenez, mendiko gauza guztiei erreparatzen diet. Harriek betidanik eman didate atentzioa. Beraz, betidanik ari naiz bila. Berrogei urte baino gehiago badira megalitoak aurkitu eta haien berri ematen ari naizela. Hasieran emaztearekin ibiltzen nintzen mendian. Uzten ninduen toki batean eta gero itxoiten zidan beste punta batean.
- Eta aspaldiko urte haietan zer egiten zenuen, aurkizuntzen berri Aranzadi elkarteari eman?
- Ni Aranzadiko kidea izan naiz eta garai batean hango megalitismo-arduradunarekin joan ohi nintzen mendira, aurkikuntzak erakustera. Eta zenbaitetan esaten zidan hura ez zela megalitoa. Gero, orain dela zortzi-hamar urte, Aranzaditik atera egin nin-tzen; ez nengoen ados horko ba-tzuek egiten zutenarekin.
- Xabier Peñalver arkeologoak behin esan zidanez, zuen taldeak megalito asko aurkitzen ditu urtero-urtero.
-Zenbait urte oso emankorrak izan dira, igoal iritsiko ginen ehun megalito berri bilatzera. Esan daiteke ia-ia larunbatero topatzen dugula megalito berriren bat. Beraz, urte bukaeran 50 gutxienez.
- Eta zein izan duzu unerik edo aurkikuntzarik zirraragarriena?
- Beste batzuetan ere egin didate galdera bera, eta beti berdin erantzuten dut: ez dakit zein izan den unerik garrantzitsuena. Aurkikuntza guztietan poz bere-tsua izaten da. Gainera, zenbaitetan aurkikuntzak ez dira garbi- -garbiak izaten, eta handik urteetara erabakitzen du teknikariak megalitoa den edo ez.
- Cromlech edo mairu baratzerik ez zenuten topatuko, noski, Lei-tzaran ibaiaren marratik mendebalera. Xabier Peñalver arkeologoak dioenez, marra horretatik aurrera apenas dagoen mairu bara-tzerik.
- Peñalverren lana oso ondo dago. Niretzat, perfektua. Baina beti izaten dira salbuespenak. Igeldo zer dago, Leitzarandik mendebalera? Ba nik Igeldon bi mairu baratze aurkitu nuen, Mendizorrotz aldean, eta lehendik bazegoen beste bat katalogatuta inguru hartan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS