Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Cultura

BAI HORIXE

Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Sindromea
Badoan abuztuak ez du errotarik mugitzen. Baina hauspotu ditu haizeak eta zirimolak, hondarrak eta marmokak, ekaitz sargoriak eta gaugiro goxo maitagarriak. Orain, aginduta dagoen bezala, opor ondorengo sindromea nozitzea tokatzen zaigu. Krisi puta bat, esan liteke. Lehen, ez aspaldi, ez zen horrelakorik gertatzen. Patologia berria da hau beraz, turbokapitalismoak asmatu duena. Lanera itzultzea kosta egiten da, hori lege unibertsala da, baina hortik hondoa jotzera bide luzea dago, oso luzea gainera. Gertatzen dena da gure haragitxoak ez daudela lehen bezain zailduak, edozer huskeria dela medio erortzen zaigula mundua gainera, eta oporretara atseden hartzera joaten garela, etzanda goxo-goxo egotera, kolpe zorrik jo gabe. Nire iritzian, baina, oporrak lan egiteko dira, burua martxan jartzeko, izterrak sendotzeko, lanera ondo landuak iristeko. Horixe egiten dut nik behintzat. Hala, gero ez da etortzen ez sindrome, ez melankolia, ez neuropatologia gaiztorik. Nola, ba, bestela? Gorputzak ohitura txar guztiak ditu atsegin, epikureotasun lizunak, eta ataka horretatik irtetea kosta egiten da gero, giza-haragia goxoa baita oso eta gogoa, berriz, izugarri plakoa. Lanak basapiztiatu egiten gaitu baina osasundu ere bai, eta jornalik gabe ez dago inolaz ere bizitzerik. Beraz, ez dago beste erremediorik: ekin jardunari patxadaz, eta pentsatu, Auswitchen ondo jartzen zuen bezala, lanak gizakia duindu egiten duela. Duindu eta hil ere bai, gainera.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS