Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Costa Urola

GETARIA

Oraindik aukera dago arkeologia eta arkitektura jorratzen dute bi bisitetan parte hartzeko, datorren irailaren 15era arte hain zuzen ere 'Getariako Sustraiak' eta 'Salbatore Deuna, katedral txiki bat' izenburua daramaten bi bisitek bisitari kopuru beretsua izan dute, bataz bestez
23.08.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Getaria 1209-2009, Gipuzkoako Portua proiektuaren barne Salbatore Deunaren eliza eta Zarautz Jauregian buruturiko indusketa arkeologikoak eta bertako arkitektura jorratzen dituzten bi bisita gidatuek 350 bat bisitari jaso dituzte dagoeneko ekainaren 23an ofizialki inauguratu zirenetik abuztuaren erdira arte, herritarrek inauguratu aurreko astean doan bisitatzeko aukera izan zutelarik.
Bi dira, esan bezala, bertan egin daitezkeen bisitak, bata Getariako Sustraiak goiburupean indusketa arkeologikoa erakusteko eta bigarrena, Salbatore Deuna, katedral txiki bat arlo arkitektonikoa jorratzen duena. Biek izan dute bisita kopuru beretsua denbora honetan, 70 izango zirelarik bakoi-tzean jasotako bisitak.
Bisitarien jatorriari dagokionez, %45 gipuzkoarrak izan dira, %16 Euskal Herrikoak, %33 Estatukoak eta beste %6a kanpotarrak.
Hizkuntza aldetik, gazteleraz egin da bisita kopuru handiena (50 bisita inguru), honek kanpoko bisitari kopuruarekin lotura zuzena izanik. Horrela, esan beharra dago ere, Gipuzkoatik etorritako bisitari gehinek euskarazko bisita aukeratu dutela (20-22 bisita inguru).
Irailaren erdira arte
Oraindik datorren irailaren 15era arte aukera dago bisita biak egiteko, bai Salbatore Deunaren elizara eta baita eliza zein Zarautz Jauregian eginiko indusketa arkeologikora ere.
Bisitetan parte hartzeko egitasmoaren bulegoan egin behar da erreserba, edo 943005831 bulegoko telefono zenbakira deituz. Bisita bakoitzeko prezioa 3 eurokoa da, hau erdira murriztuz jubilatu eta 12 urtetik beherako aurrentzat. Aukera dago ere bono bat erosi eta 7 eurotan Eliza, indusketa eta Elkanori buruzko erakusketa ere bisitatzeko.
Bisitak asteartetik larunbatera bitartean egunean lau izango dira, goizez 10:30ean eta 12:00etan eta arratsaldez 16:00etan eta 17:30etan. Igandetan eta jaiegunetan, berriz, bisita bakarra egingo da, hau eguerdiko 12:00etan izanik. Bisita bakoitzak ordu t'erdiko iraupena izango du, aukera egonik bakarra egiteko edo bat bestearen atzetik egiteko.
Beste aukerak
Honetaz gain, eta nahiz eta bisita gidaturik egon ez, Getaria 1209-2009 egitasmotik Askizuko San Martin eliza eta San Prudentzioko baseliza bisitatzeko gonbitea luzatzen da, egitasmoak bi hauetan eginiko indusketetan aurkikuntza garrantzitsuak egin dituztelarik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios