Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Costa Urola

JULEN IZARRA MUSIKARIA

Eibartarra izatez, musikari honek lau urte daramatza Zumaian bizitzen. Jazz musikan murgilduta, bihar kontzertua emango du Itzurun kafetegian
21.08.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Jazza beste arrisku batzuk hartzeko aukera ematen duen musika estiloa da»
Hirukote moduan, pieza klasikoak eta propioak joko dituzte. /ROMATET
Gaueko 10:30ean hasiko da kon-tzertua eta Julen Izarra saxo-jolea beste bi musikarirekin arituko da: Kike Mora baxuan eta Iker Uriarte baterian. «Itzurungo Maripi eta Joserraren bitartez atera da kon-tzertua. Uda honetan kafetegiko terrazan zerbait egiteko gogoa zuten. Bistaz ezagutzen ninduten eta Jazzaldiko kontzertuen ondoren, bertan jotzea eskatu zidaten», dio.
- Kontzertua kafetegiko terrazan izanda, ezingo duzue oso bolumen altuan jo.
- Berez jazza formatu txikikoa da eta ez da bolumen handirik behar. Pentsa John Coltrane eta musikari handi haiek taberna txikitan jotzen zutela. Baxuak ezik, besteok ez dugu anplifikadorerik eramango eta joko dugun bolumena kontzertu horretarako nahikoa izango delakoan gaude.
- Zer errepertorio eramango duzue kontzertu honetara?
- Nahiko pieza tradizionalak joko ditugu. Entzule batzuk agian zuzenki ez dituzte lan hauek ezagutuko, baina lan hauetako batzuk ziur ezagunak egingo zaizkiela. Jendeak ezagunak dituen pare bat pieza joko ditugu, klasiko batzuk ere bai eta baita guk konposatutako batzuk ere.
- Orain hilabete batzuk komentuan jo zenuen laukote batekin, uztailean Donostiako Jazzaldian, bihar beste kontzertu hau. Kontzertu dezente ari zara ematen.
- Aurten oso ondo doa. Lau urtetan aritu gara jazza ikasten Musikenen eta orain urte bete sinatuko nuke aurtengoa bezalako denboraldi bat izatea. Komentuan oso gustura jo genuen, nahiz eta akustika aldetik ez izan lekurik onena jazz kontzertu bat emateko. Gero, uztailean hamabi bat kontzertu eman ditugu eta Donostiako Jazzaldian jotzea polita izan zen. Abuztua, berriz, lasaiago doa.
- Mota honetako jaialdi handi batean jotzea musikari batentzako garrantzitsua izango da.
- Bai, aukera ematen du eta jende askoren aurrean jo eta egin duzun lana erakusteko. Beste musikarien kontzertuak ikusteko aukera ere izaten da, baina aurtengo jaialdian lan dezente egin behar izan nuen. Gure kontzertuak prestatzen halako lana hartu genuen, nekea zela eta ezin izan genuela besteen kontzertuekin hainbeste gozatu. Ez banu joko, ziur aski kontzertu gehiago ikustera joango nintzateke. Jazzaldiak oso ondo daude, baina dena bertan kontzentratzen da eta hortik kanpora musikarako ohitura gutxi dago. Baina ez da musikan bakarrik; antzerkiarekin eta zinearekin, adibidez, antzera gertatzen da. Gizartearen arlo denetan gertatzen da hori.
- Aurtengo edizioan bertsoen mundua eta jazza uztartu zenuten. Zer moduzko emaitza izan zen?
- Oso positiboa izan zen eta jendea gustura geratu zen. Guretzako ere esperientzia polita izan zen. Uste dut gehiago sakondu behar dela bertso eta musikaren arteko interakzio horretan. Batzutan besteetan baino gehiago lortu genuen interakzio hori. Baina nire ustez gauza polita izan zen eta edozein herritan errepikatu daitekeena, en-tzuleak gustura ateratzeko modukoa da eta. Gainera, guretzat oso positiboa da; bertsolariek Euskal Herrian tiroi handia dute eta guri ere ondo etorriko litzaiguke gure musika ezagutzera emateko.
- Jazza ez da jarraitzaile asko dituen musika estiloa. Zerk erakarri zizun?
- Musika asko gustatzen zait orokorrean. Bere unean klasikoa ere jo nuen, eta gustura, gainera. Baina saxoa, nik jotzen dudan instrumentua, jazzeko erreferentea bezala da. Bere momentuan Sonny Rollins eta John Coltranen diskoak entzunda zirrara berezia izan nuen eta hemen jazza ikasteko aukera izan zenean buru-belarri sartu nintzen.
- Komentuan laukotearekin jo zenuen eta bihar hirukote batekin arituko zara. Ze taldetan aritzen zara?
- Musika bandan aritutakoa naiz, baina gaur egun bi taldetan jotzen dut, Organik's eta Evidence jazz taldetan. Eta hortik kanpora Acido C taldean ere aritzen naiz. Irun eta Donostia aldeko funk talde bat da. Biharko kontzertua hirukote modura emango dugu. Evidence taldean aritzen gara hirurok eta piano-jolea besterik ez da falta. Terraza batean jotzeko agian formatu txikiak hobeagoak dira eta musikarioi beste aukera batzuk ematen dizkigute. Formatu hau Sonny Rollins eta Joe Hendersonek asko jorratu zuten eta nahiz eta batzutan zailagoa izan daiteken, pianoak asko betetzen baitu, baina beste askatasun bat ematen die saxoa, baxua eta bateriari. Oso formatu interesgarria da niretzat.
- Banda batean jo edo jazz talde batean, musikari batentzako erabat ezberdina izango da, ezta?
- Bietan jo dut eta bietan gustura egon naiz. Banda edo orkestra batean dena idatzita duzu eta horri jarraitu behar diozu. Jazz talde batean, berriz, baditugu gure legeak: oinarria edo partiturak baditugu, baina moldatu daitezke unearen arabera. Jazzak beste arrisku batzuk hartzeko aukera ematen du. Bilaketa bat egin behar da eta hamar minutu on aurki-tzeko, agian denbora askoan lan egin behar da. Polita da bilaketa horretan zerbait berezia lortzea.
- Isilean bada ere, nabari da badagoela jendea musika estilo horretan lanean.
- Ia denok dugu talde finko bat, baina beste estiloekin alderatuta, jazzak duen berezitasuna musikarien arteko kolaborazioa da. Ba-tzutan ekitaldi konkretu batean jo-tzeko deitzen dizute edo lagun batek deituta bere kontzertu batean jotzen duzu. Rock munduan ez da horrelakorik gertatzen; ez sarritan behintzat.
- Musikatik bizitzea zaila omen da. Jazzetik bizitzea agian zailagoa izango da.
- Zaila da, baina denean, ez jazzean bakarrik. Adibidez, aurten inoiz baino kontzertu gehiago ematen ari naiz. Aurten jazzeko 40 bat kontzertu eman ditut, eta lehen ez nituen hainbeste ematen. Gutxi batzuk kenduta, musikariak ez dira kontzertutatik bizi; klaseak eman edo beste eginbehar batzuk dituzte. Nik, adibidez, Ermuan eta Errenterian ematen ditut klaseak.
- Jazz munduan jarraitzeko asmoa duzula nabari da.
- Kontzertuak ateratzen direnean askoz ere motibazio handiagoa izaten dugu, lokalean ikasi edo landu duguna jendearen aurrean erakusteko aukera ematen du eta. Hori behar da, gero eta kontzertu gehiago izatea. Nire asmoa musikaria izatea eta kontzertuak ematea da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS