Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Cultura

KRITIKA BERTSOA & JAZZ

27.07.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Bide berri bat ireki dute
Bukaeratik hasita. Emanaldia bukatu zenean jendea txaloka hasi zen, gogo-tsu. Orduan hamar protagonistak, egindako lanaz harro, batera jarri ziren en-tzuleei begira, besoa bizkarretik pasata. Beste txaloaldi luze bat etorri zen orduan. Bertsogintzaren kronika-liburuetara pasako da herenegungo Bertsoa&jazz emanaldia.
Victoria Eugeniako aretoan seguru asko gehiago ziren bertsozaleak, jazz-zaleak baino. Baina bertsozale horiek ederki disfrutatu zuten Bixente Martinezek koordinatutako musikari-taldearen lan bikainaz. Zuku ederra atera zieten bertso-munduko doinuei. Egia esateko, doinu ezagun-ezagunak gutxi izan ziren, baina denek funtzionatu zuten ongi, baita Volando voy, volando vengo ez-ohiko eta ezin alaiago horrek ere.
Nola uztartu ziren bertsolariak eta musikariak? Aurretik bilera batzuk eginak zituzten, non melodia batzuk adostu zituzten, eta baita entonazio eta erritmo batzuk ere. Handik aurrera, inprobisaziorako tarte handia gelditu zen, bai bertsolarientzako bai musikarientzako. Bertsoaren eta jazzaren oinarria horixe baita, inprobisazioa.
Handik aurrera, egitura berbera izan zen jaialdi-pasarte gehienetan: hasteko, musikarien jardun labur bat, ondoren bertsolarien jardun-zatia, gero berriz ere musika, ondoren bertsolariak... eta bukatzeko musika-zatia.
Jakina denez, musikaririk eza izan da bertsolaritzaren ezaugarri nagusietako bat. Kuba eta Hego Amerikako dezimista eta gainontzeko inprobisatzaileek, berriz, eskuetan gitarra dutela egin ohi dute lan.
Unai Elizasu gai-jartzailearen hitzek eman zioten hasiera herenegungo jaialdiari. Deitu zien Arzallus eta Maiari. Arrantzale Kofradiako bi langilerena egin behar zuten. Eta kantuan hasi zirenean Hendaiako eta Zumaiako bertsolariak, une batez beldurra sartu zitzaigun doinu haiek ez ote zuten bertsoa jango, ez ote zuten gehiegizko protagonismoa hartuko. Azkenean ez zen horrelakorik gertatu. Oro har, ezkontza orekatua gertatu zen bertsoaren eta musikaren artean.
Jaialdiak goreneko une asko izan zituen. Bat, adibidez, Andoni Egaña bakarka aritu zenean, gai hau zuelarik: «Bi aste dira etxeko telefonoa isilik dagoela; ez dizu inork deitzen». Doinu ilun baino ilunagoa hasi zuen jotzen Jon Piris bere kontrabaxuarekin. Hasieran ohiko lana ehin zuen Egañak. Txapelketako txapela galdu duen bertsolariarena hasi zen egiten; gero, bat-batean, de-klamazio etsian hasi zen, esaldi hau behin eta berriro errepikatuz: «Garai bateko harrokeririk ez det izango atzera». Huraxe izan zen gaueko sorpresarik handiena. Egañak oso ausartu jokatu zuen. Eta gero, tonu dramatikotik umorera egin zuen salto: «Telefono dei bat bakarra izan dut eta Telefónica bera».
Lau bertsolariak jardun ziren goi mailan. Bistan zen gustura ari zirela esperimentu berriarekin, eta Unai Elizasu gai jartzailearen lanarekin ere gustura. Arazo bakarra zuten, psikomotrizidade arlokoa; zer egin gorputzarekin eta batik bat eskuekin. Horretan trebeena Maia zen; zumaiarrak bai baitaki zer den musika-talde batekin kantari jardutea, Karidadeko Bentan jarduna da-eta. Azpimarragarria da Maiak azken agurreko bertsoan esandakoa: «Abentura gustatzen zaigu ia tonto baten pare.»
Zenbait unetan bertsoak kantu bihurtu ziren, halakoxe uztarketa naturala gertatu baitzen doinu eta letraren artean. Adibidez, Maialen Lujanbiok kantatu zuen batean, gaia emakumez osatutako trainerua zuela. Lau lagunek kantaera landu eta moldakorra erakutsi zuten.
«Bide berri bat» ireki nahi zela esan zuten antolatzaileek jaialdi hau aurkeztu zenean, lehengo ekainean. Bistan da proposamen berritzaile eta iradokizunez betea izan dela. Eta bistan da bertsolariak prest daudela etengabe alor berriak probatzeko.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS