Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Cultura

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Gerla osteko isiltasuna jasanezina izan da eta horrek bultzatu nau idaztera»
Aurelia Arkotxa, larunbateko sarrera-hitzaldiaren ekitaldian. /F. DE LA HERA
Larunbatean Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia egin zuen Aurelia Arkotxak, hango herriko etxean, aldamenean alkatea (Jean-Baptiste Sallaberry) eta euskaltzainburua (Andres Urrutia) izan zituelarik. Aurelia Arkotxa Mortalena (Baigorri, 1953) Letra eta Filologian doktore da eta Bordele 3 unibertsitatean ari da lanean, hango euskal saileko burua delarik. Idazlea ere bada, eta Atari ahantziak eta Septentrio olerki-liburuak ditu plazaratuak.
- Beti esan izan duzu zuregan bidaia eta geografia kontzeptu giltzarriak direla.
- Ez naiz jendeak egiten dituen bidaien kontra, baizik eta sistema horren kontra. Ez naiz kasu indibidualez ari. Globalizazioaren ondorioz, bidaiatzea produktu bihurtu da eta saltoki batera joan eta erosi dezakezu. Kontuz, saltzen da ere abentura. Sistema horri, bost axola bidaiatzen duzun herriko jendeak bizi duen egoera. Baina horretan ere kontuz, ze sistema baliatzen da kezka horretaz eta eskaintzen dizu bidaia bat non barne den abentura eta bertako jendearekin mintzatzea. Enetzat, inportantea da azpimarratzea bidaia dela, baita ere, zuk egunero zure lekuan egin dezakezun ibilaldia.
- Orain, adibidez, nigana etorri zarelarik bidaian zaude.
- Areago ikusiz non gauden, Hendaiako Santiago zubitik bi urratsetan, eta mundu guztiko jendea eta hizkuntza guztietako jendea ikusten dugularik. Askotan, bidaia hori hobe da egitea oinez. Zeren kotxez joanez, kotxeak metatuz eta burrunbak metatuz galtzen duzu isiltasuna eta urratsak ematen dizun pentsa-tzeko denbora eta besteekin egoteko denbora.
- Joango zinateke gustura Bardeetara noski. Haurtzaroan inguru hartan, Erriberan, pasatzen zenituen oporrak.
- Baina ez Senda Viva-ra. Zeren preseski badut artikulu bat, Argia-n publikatua, haren kontra. Zeren neretako da Senda Muerta. Ttipi-ttipitik ezagutzen ditut Bardeak, zeren han pasatzen nituen oporrak. Maite nituen paisaia haiek. Aitak dos caballos-a zuen, kentzen zuen goiko partea eta zutik pasatzen nintzen herri haietatik, Caparrosotik-eta. Kotxe gutxi zegoen herri haietan eta haurrak etortzen zitzaizkidan agurtzera eta jolastera. Orain ere joaten naiz erregularki eta duela gutxi, bagoaz eta non topo egiten dugun sare handi batekin, Senda Viva-ko sarea. Bada beste leku bat asko maite dudana, Monegroak...
- Eta orain sistemak nahi du han ezarri halako parke erraldoi bat.
- Beste era batera jokatu behar da: natura errespetatuz, gauzak utziz dauden bezala. Parke horiek ez ditut batere gustuko.
- Kanadako Montrealen bizi izana zara. Nolako tokia izan zen hura zuretzat?
- Bada Montreal bat turistena dena. Auzo jakin batzuk, alegia. Baina ni ez naiz han bizi izan turista gisa. Hura hiri handi bat da eta auzo periferiko batean bizi nintzen.
- Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldian «bazterrei buruz» hitz egin zenuen.
- Bi gauza dira bazterrak. Batetik, nire euskalkian, bazterrak paisaia esan nahi du; bestetik, zentrotik urrunxeago dagoena da bazterra.
- Iruditzen zaizu euskal literaturaren mundu horretan ez zarela erdiko gunekoa, bazterrekoa zarela?
- Nik periferiaren periferiaren periferian kokatzen dut ene burua. Dena dela, hautu bat egin nuen, argi: euskara batua hautatu nuen, euskaldun guzietara iristeko. Baina euskara batu zabala, erran nahi baita, lapurteraren eta nafarreraren musika atxikiz, bai sintaxia erabiltzeko maneran bai lexikoan... Ene xedea da euskaldun guziengana iristea eta horregatik inportantea da Berria-n astero ematen dudan artikulua.
- Artikulu horretaz ari zarelarik, gertatzen al zaizu erantzunik, feed-back-ik?
- Behin; pena dut zeren ez nion galdetu pertsonari izena. Duela bizpahiru urte, Zuberoan, mendi aldean, ni bakarrik nintzen, taldetik banatua, eta topo egin nuen Hegoaldeko batzuekin. Gizon batek esan zidan: «zu Aurelia Arkotxa zara eta Maratila idazten duzu Berria-n». Oso plazer handia egin zautan. Beste bat, oso polita: banindoan Bilbora, autobusean, eta nire aurrean, saihetsean, bikote bat eseri zen eta gizonak zuen Berria. Badakizu zuk periodikoak ez direla irakurtzen modu linealean. Ostiral bat zen eta gizon hura hasi zen hango gauza batzuk irakurtzen. Halako batean, itxi zuen. «Adios, ez du nirea irakurriko», esan nuen nirekiko. Baina, aiba, irekitzen du berriz eta iritsi zen momentu magikoa: han ikusi nuen gizona nire kronika poetikoa irakurtzen!
- Aspaldi honetan zer liburu irakurri duzu benetan gustura utzi zaituena?
- Titulu berezirik orain ez zait heldu. Niri, orain -eta beti- XVI. mendeko bidaia-kronikak gusta-tzen zaizkit eta horretan ari naiz. Hegoamerikako konkistatzaileen bidaia-kronika batzuk, alegia.
- Ana Urkizak elkarrizketa egin zizunean 'Zortzi unibertso, zortzi idazle' libururako, hau esan zenion: «Nik ez dut emakumetasunetik idazten, nik idazletasunetik idazten dut».
- Hori oinarrizko gauza bat da. Ezin dut bestela pentsa. Gerta daiteke nik idaztea emakumeei gertaturiko gauzei buruz, baina orokorki ni ez naiz hor kokatzen. Niri interesatzen zait idazle izatea, beste konotaziorik gabe.
- Euskaltzain osoa zara. Zer sentitzen duzu?
- Ez dut niretzat hartzen gauza hori. Partikularzki amarengatik pozten naiz. Amaren familiak, Baztanen, asko sufritu zuen 1936ko gerlan, euskaldunak zirelakotz eta erreketeen kontrakoak zirelakotz. Aitatxi eraman zuten fusilatzera eta gero ez zuten fusilatu, baina etxea enbargaturik... Laurogeita lau urte ditu eta memoria sobera ona. Ez da bakarrik izan 1936-1939ko gerla, baita ere berrogei urteko isiltasuna. Hori jasanezina da. Eta horrek bultzatu nau idaztera, gero, askoz geroago deskubritu nuen bezala. Ni mundu horren alaba naiz. Aitaren aldetik antinaziak ziren, baina gerla irabazi zuten. Ez da batere berdin.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS