Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

20.07.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
615 orduko 'Pintore ikastaroa' antolatu du beste urte batez Udalak
Gozogintza ikastaroa egin ahal izango da /J. ARANBERRI
Udalak "Pintore ikastaroa" antolatu du beste behin ere. INEMek diruz lagunduta eta Europako Gizarte Fondoak kofinantziaturik, lanbide honetan prestakuntzarik ez duten eta motibaturik dauden, emakumezko nahiz gizonezko langabetuei zuzenduta dago ikastaro hau. Lanean daudenek ere parte hartu dezakete, beti ere ikaslegoaren %40 gainditzen ez badute.
Ikastaroa 615 orduko iraupena izango du. Aurtengo irailaren 15ean hasiko litzateke, datorren urtean, 2009an, amaitzeko mar-txoaren 24an. Pintura ikasketak astelehenetik ostiralera izango dira goizeko 8.30etatik 13.30etara, beti ere Aginagako Pintura Tailerrean. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasleek pintura eta papereztatzeko lan desberdinak egiteko gai izan behar dute, modu autonomo eta arduratsuan. Horrez gain, martxoan ikastaroa amaitzean sektoreko enpresetan praktikak egin ahal izango dituzte.
Hauxek dira ikastaro honetako edukiak: Lanaren antolaketa (40 ordu), euskarrien azaleren prestaketa (60 ordu), pintura plastiko eta akrilikoen ezarpena (120 ordu), barnizatuak (100 ordu), lakatuak eta esmalteak (120 ordu), imitazioak, moldura faltsuak eta beste teknika dekoratzaileak (100 ordu), papereztatzeak (60 ordu) eta laneratzeko moduloa (15 ordu).
Informazioa eta eskabideen aurkezpena bi lekutan egin daiteke. Usurbilgo udaletxean 943 371951 telefonora deituta edo Lasarte-Oriako enplegu bulegoan 943 360283 telefonora deituta.
Lanbide Heziketa
Bestalde, Lanbide Hastapeneko ikastaroetan parte hartu ahal izateko izen-emateko epea laster irekiko da. Uztailean zehar izango da horretarako aukerarik.
Urtero bezala, uztaila iristearekin batera datorren ikasturtean ikastaro desberdinak egin ahal izateko aukera eskaintzekotan da udala eta uztailean ezezik, irailean ere eman ahal izango da izena.
Ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko, 16-21 urte bitarteko gazteak behar dute izan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortu ez (DBH graduatua lortu ez), langabezian egon eta ofizio bat ikasi nahi duenarentzat bideratuak daude. Sukaldaritza eta gozogintza (Usurbilen), ile-apainketa eta edergintza (Usurbilen), igeltseritza eta teknika berriak (Lasarte-Orian), zurgintza eta egurra (Lasarte-Orian), automobilaren karrozeria (Andoainen), galdaragintza eta soldadura (Andoainen). Hauez gain, datorren ikasturtean espezialitate berri bat ere martxan jarriko dute Lasarte Orian, margolaritza tailerra hain zuzen ere.
Bi urteko ikastaroak izango dira aurten ere eta urrian hasi eta datorren urteko ekainera artekoa izango da lehenengo ikasturtea. Bertan, oinarrizko formakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute ikasleek, 1.000 ordukoa, hain zuzen ere. Tailerra, lanbide teknologia, oinarrizko heziketa, arlo sozio-laborala, enpresetara txangoak, kirola eta ekintza osagarriak jorratuko dituzte talde txikietan banatuta. Honela, irakaskuntza indibidualizatua izango dute Lanbide Hastapenean sartzen diren ikasle guztiek.
Bigarren ikasturtea, berriz, 550 ordukoa izango da eta 2008eko urrian hasi eta 2009ko apirilean amaituko dute. Bertan, lehenengo ikasturtean jorratu ez dituzten gaietan sakontzeko aukera izango dute: tailerra, lanbide teknologia, oinarrizko heziketa, enpresekin harremanak eta lan munduari begira burutzen diren ikastaroak (lana bilatzeko teknikak, eta abar). 2008ko apiriletik uztaila bitartean, berriz, eskualde lantegietan 450 orduko lan-praktikak egiteko aukera izango du ikasle bakoitzak. Orain urte gutxi arte L.H.I.tik igarotako gazteen helburua lan-munduan integratzea zen. Motibazio garbia duen edonork lortu izan du lan-merkatuan sartzea (lan-kontratu kopuru altua lortuaz). Gaur egungo gazteek bigarren helburu bat dute; hau da, D.B.H. Graduatuak lortzea. Beraz, bi helburu horiek lor ditzaten ahalbideak ipintzen dituzte, eta lortutako emaitzekin oso gustura daude.
Uztailean udaletxean duten bulegoan eman daiteke izena eta bestela 943 360465 telefono zenbakira deitu.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS