Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 6 julio 2009

Cultura

ANDRES ALBERDI, 'OINARRIZKO GRAMATIKA'-REN EGILEA

EIMA programarako lanean ari den den irakasle honen uztez, «orain erronka nagusia sintaxian dago: nola uztartu ahozko eta idatzizko moldeak»
14.07.08 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Denok izaten dugu zalantza 'haren', 'bere' eta 'beraren' noiz erabili»
Andres Alberdi, aurrean bere gramatika duela. /FELIX MORQUECHO
Andres Alberdi Gorostiagak (Getaria, 1950) Oinarrizko gramatika plazaratu du. 1973tik, irakasle-lanetan jardun da Elgoibarren, ikastolan eta institutuan. Institutuko euskara-katedraduna da 1982tik. Elgoibarko Euskara Mintegiarekin, Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakasgaiko hainbat ikaslibururen egilea. 2000. urtetik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko EIMA Programako hizkuntza-adituen koordinatzailea.
- Beraz, zure gramatika hau ez da metodoa, ez dakar ariketarik. Kontsulta-liburua omen da.
- Bai, halaxe da. Elkar-Ikastolen Elkarteak eginiko eskari bati erantzuten dio. Haien metodologian, proiektuen bidez eta lan-koadernoen bidez egiten da lan eskolan, eta jarduera horrek heldulekuak behar ditu. Euskara irakasgaiari begira, gramatikari buruzko eskuarteko erreferentzia da Oinarrizko gramatika hau, beste kontsulta-liburu eta material batzuekin batera. Berez, 1996an argitaratu zen Eskola gramatikaren egokitze, eguneratze eta garatze bat da.
- Iruditu zait eskola-mundutik aparte ere baliagarri izan daitekeela.
- Arrazoi duzu horretan ere. Argitaletxeak ikusi zuen, eskola- -mundutik aparte ere, egokia izan zitekeela euskararen oinarrizko gramatikaren beharrean zenarentzat: irakasle, euskaltegiko ikasle, jakin-mina duen euskaldun arrunt. Asmo horren ondorio dira, besteak beste, kalko okerren inguruko atala, edota liburuaren bukaeran datorren gaikako aurkibide zehatza.
- Hizkuntza guztiek beren barne-logika daukate. Euskarak ere bai. Baina seguru asko egongo dira, logika horretatik kanpo gelditzen diren kasuak, gramatikarientzat buruhauste direnak. Adibidez?
- Dudarik ez. Euskararen gaurko erronka nagusia sintaxiaren esparruan dago: nola uztartu ahozko moldea eta molde idatzia, sistemak desberdinak baitituzte. Tradizio literario urria dugunez, borrokan daude bi barne-logika horiek: ahozkoarena eta idatziarena.
- «Han egon naiz» eta «han izan naiz». Zer alde dago batetik bestera?
- Inesibo kasuan, «egon» horrek iraupen-zentzua ematen dio esanari, «izan» aditzak ez duena. «Soldadutzan egon nintzen» eta «Gaur Donostian izan naiz» esaten da euskara jatorrean. Hegoaldeko belaunaldi berrientzat, nolanahi ere, gaztelaniaren eraginez, han dena «estar» (egon) baita, lauso geratzen da aldea, eta normala da «Donostian egon naiz» modukoak entzutea.
- «Haiek badakite ondo bizi zaretela» eta «Haiek badakite ondo bizi zaretena». Biak dira esaldi zuzen eta egokiak. Baina euskaldun gehienek lehenengo forma hori erabiltzen dute.
- Bai, biak dira zuzenak. Baina normala da lehenengoaren alde jotzea, molde horretara jokatzen dute euskalki ia guztiek eta. Bizkaieraren ezaugarria da «zaretena» hori, eta bizkaieraren barnean ere ez da nonahi erabiltzen.
- Hau marka! Hanka sartzen dugu baita geure izen-abizenak ahoskatzerakoan ere. «Aránaldé» behar du, eta ez «Aranálde». Eta «Zu, Ándres, irákaslé izan zara denbora askoan instítutú batean».
- Bai, eta zu Ibárgutxì zara, ez Ibargútxi. Hori gertatzen da, alde batetik, ohitura exonormatiboak nagusi izan direlako gurean -eskola, soldaduska, herriko idazkaria...- eta bestetik, izen asko eta asko ia beti erdal testuinguruetan (hedabideetan bereziki) erabili izan direlako -Teatro Arriága, Estadio de Anoéta, Gaztelubíde...-. Horrek euskal azentu jatorraren galera eragin du, batez ere izen berezietan: deituretan, eta leku izenetan, hala nola Lizarrústi, Bidasóa, Idiazábal... Lau silabatik gorako izenetan gaur egun nagusitzen ari den azentu moldea [+2, -1] da; alegia, ezkerretik bigarren silaba eta azkenekoa markatzea, giputzek edota mendebaldeko nafarrek egiten duten eran. Txillardegi eta Hualde hizkuntzalariak dira molde horren teorizatzaileak. Eta nire liburuan horien uberan ibili naiz. Dena den, esan behar da Euskaltzaindiak ez duela horretaz ezer esan oraindik.
- Aitortuko dizut: zalantza izaten dut «haren», «bere», «beraren», «beren» eta «beraien» erabiltzeko garaian.
- Nik uste denok izaten dugula zalantza. Alde batetik, euskalki- en artean ez datoz ohiturak bat; eta bestetik, gaztelaniaren ziria dago, batez ere bere erabiltzen dugunean (gaztelaniazko «su» posesibo guztiak «bere» egiten ditugulako). Horien erabilerari buruzko proposamen bat EIMAk argitaraturiko Juan Garziaren Kalko okerrak liburuan aurki daiteke.
- Hizkuntza-ekonomia aldarrikatu duzu liburuko pasarte batean. Hobe da gauzak hitz gutxirekin esatea. Baina bestelako joera nabaritzen dut nik gizartean gaur egun.
- Bai, zuk diozun joera hori, egon, egon da. Euskararen estilo landu propio baten faltan, aldameneko hizkuntza handien estiloak liluratu gaitu, eta haien sistemara jokatu nahi izan dugu: perpaus subordinatu saldoa, nominalizazioak nonahi, perifrasi luzeak. Baina uste okerra da hori berez, eta euskararen aditz-egitura moldeko jardunari ondo ez datorkiona. «Uraren hornidura etengo da» esatea baino egokiago da «Ura moztuko da» esatea; edota «Gero mendira joan ahal gaitezke» baino egokiago «Gero mendira joan gaitezke».
- Lehen, «Zutaz gogoratu naiz» ikusten nuen idatzita beti; azkenaldian «Zurekin gogoratu naiz» ikusten hasia naiz.
- Esango nuke boladen kontua dagoela hor. Horrelako asko gertatu da gurean euskara batuaren eta euskalkien arteko lehian. Badirudi «zurekin» moldea zela formarik zabalduena Gipuzkoan behintzat; euskara batua deskubritu genuenean, «zutaz» erabiltzen hasi ginen. Orain urak beren bidera datoz edo.
- Zenbaitetan, hizkera zuzena kursi samarra izan daiteke. Zuk beti esaten duzu «ikusiko dugu elkar»? Lagunarteko giroan ere bai?
- Ez. Norekin eta non nagoen, hartara moldatzen saiatzen naiz, eta zuk diozun horrek, zenbait testuingurutan, ez du egoki ematen.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS