ARRASATE. DV. Udan be bai! Arrasateko gazte bulegoak eta sexologia zerbitzuak udan ere lagun-tzeko prest daudela gogoarazteko programa erakargarri bat prestatu dute uztailean zehar ekintza ezberdinekin.
Egitarau honen helburua bulegoak kaleratzea da, informazioa zabaltzea eta zerbitzu hauek herritarren esku daudela jakinaraztea, hauen izaera dinamikoa ezagutaraztea.
Gazte bulegoa informazio gune bat da eta urte osoan zehar martxan dago. Ikasketak, lana, kultura, ikastaroak, txartelak, bidaia-tzeko aholkularitza... guztietatik kontsulta daitezke. Patxi Geruzaga gazte bulegoko langileak esan digun bezala, «bidaiei buruzko informazio asko eskatzen digute, eta egun hauetan gehiago. Ikasle eta aterpetxe txartel asko tramitatzen ari gara, InterRailari buruzko eskaintzak azaldu, aholkatu... Bidaiatekak arrakasta handia du baita». Bidaiateka toki ezberdinei buruz informazioa gordetzen duen fitxategi antzeko bat da, eta kon-tsulta guztiz librea da.
Udako programak arrasatearrei gazte bulegoan zer egiten den erakustea nahi du, hauen partaide-tza eskatuz. Horrela, prestatu diren ekintzak arrasatearrek eramaten dituzte aurrera, herriko kultura eta bizitasuna erakutsiz.
Lehenengo ekintza uztailak 3an izan zen graffitia eta dj-arekin. Biteri plazan, Garibai Etxearen kanpoaldean montatutako karpan, musika eta pinturaz gozatzeko aukera izan genuen. Hialren 7, 8 eta 9an bulegoak kanpora atera ziren, toki berean, informazio guztia kaleratuz eta bertatik pasatzen zen guztiari gerturatuz.
Asteartean, uztailak 8, Ain_1 taldeak kontzertua eskaini zuen 19:00etan. Gitar, bibolin eta dan-tzaz, lau neskek jende dexente gerturatzea lortu zuten. Ostegunean, bidaiatzeko aholkuak arratsalde osoan zehar eman zituzten gazte bulegoan.
Hurrengo ekintzak, ez dira makalak ere, uztailaren 17an 19:00etan, Maite Albesen eskutik dan-tza eta uztailaren 24ean ipuin kontaketa, Arrasateko nesken eskutik izango da.
Patxik dioenez, egitarau erakargarri hau bere fruituak ematen ari dira. Aurreneko udan, argibide puntu bat jarri zuten igerilekuan eta jendea hurbildu bazen ere, oraingoan askoz ere arrakasta handiagoa izan du, eguraldi ona dela eta, alegia. «Hurbiltzen den jendea mota guztietakoa da, betikoak eta baita berriak ere».
Sexologia zerbitzua
Udan be bai! programan, ez da sexologia zerbitzua ahaztu behar eta honek eskaintzen dizkigun hainbat aukera ere ez. Larraitz Arando langileak azaldu digunez, sexologia zerbitzuak «sexualitate osasuntsu batentzako eredua zabaldu nahi du antzerki, hitzaldi... eta mota hauetako ekintzen bidez».
Honetaz gain, aholkularitza eskaintzen du, bai postaz, emailez edo pertsonalki. Kontsulta egunak astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten dira.
Aurten ere, Sexmetraia II. laburmetrai lehiaketa ere burutuko da. Sexualitatea gaia hartuta, film laburrak aurkeztu beharko dira irailaren 30a arte.
Larraitzek esan digunez, «aurreko edizioaren arrakasta ikusita esperantza handiak ditugu eta oraingoz pozik gaude. Gainera urte honetan sexmugi atal berriak mugikorrez grabatzeko aukera ematen du, pertsona orok parte hartzeko aukera izan dezan, errealizatzaile profesionalik izan gabe».
Informazio gehiago eskura-tzeko, www.sexologiazerbitzua. com webgunera jo daiteke.